Skip to main content
EU
Bigarren Taldea

Igor Gordobilek Eibarren filiala entrenatuko du Bigarren B Mailan

Arkaitz Lakanbraren tokia hartuko du, SD Eibarren Idazkaritza Teknikoan arituko dena

Igor Gordobil izango da CD Vitoria SD Eibarren filialaren entrenatzailea Bigarren B Mailan egingo duen debutean.

Aurten Bigarren B Mailako Leioan entrenatzaile moduan ibili den Gordobilek Arkaitz Lakanbraren tokia hartuko du. Lakanbra izan da bigarren taldearen entrenatzailea azken bi denboraldietan eta orain SD Eibarren Idazkaritza Teknikoan hasiko da lanean.

Fran Garagarza SD Eibarren Kirol Zuzendariak gaur prentsaurrekoan adierazi duenez, bigarren taldean eman dien aldaketa hauek “erronka “ bat suposatzen dute.

Garagarzak adierazi du Gordobilek Eibarren jubenilen taldea entrenatu zuela eta “etxeko entrenatzailea” dela eta, era berean, CD Vitoria zuzentzeko Klubak bilatzen zuen profila duela.

Lakanbraren lana eskertzeaz gain, adierazi du alde biek adostuta zutela, play-offean gertatzen zena gertatzen zela, Klubaren Idazkaritza Teknikora pasako zela.

 “Igoerak garrantzia oso handia dauka Klubarentzat. Erronka zaila da. Orain dela 4 urte lehen taldea Bigarren B Mailan zegoen eta orain gure bigarren taldea maila horretara altxatzea lortu dugu”.

 “Zaila izango da mailari eustea, baina ahalik eta talde indartsuena eratzen saiatuko gara. Helburua lehen taldea elikatu eta hurbil izatea izango da. 23 urtez azpiko jokalarien portzentaia handia izango da, lehen taldearekin arintasuna edukitzeko”.

Oraindik ez da erabaki Vitoriak non jokatuko duen datorren denboraldian. Intentzioa Arabako belar-naturaleko zelai batean jokatzea da eta hainbat aukera daude.

Arkaitz Lakanbrak prentsaurrekoan adierazi duenez, aspaldi zeukan Idazkaritza Teknikoan lan egiteko gogoa eta “erronka berria” dela.

 “Kirol Zuzendaritzak azken bi urteetan Vitoriaren entrenatzaile izateko konfiantza emateagatik, oso urte onak izan direlako eta asko hazteko balio izan didatelako. Ametsa zen Bigarren B Mailan filial batekin egotea eta, gainera, etxean, baina barrenean zerbaitek esaten zidan erronka berriari eutsi behar niola”.

Gaur Fran Garagarzak aipatu dituen aldaketekin, honakoa izango da Eibarren filialaren lan-taldea datorren denboraldian:

Entrenatzailea: Igor Gordobil

Bigarren entrenatzailea: Jon Larreategi.

Atezainen entrenatzailea: Rufino Lekue

Prestatzaile fisikoa: Igor Arteaga

Fisioterapeuta:  Izarne Lozano (bigarren pertsona bat gehituko da).

Analista bat ere egongo da, beraz, lehen taldeak duen talde teknikoaren antzekoa osatuko da.

Jokalariei dagokienez, hurrengo jokalariek taldea utziko dute: Imanol Corral, Asier Etxebarria, Diego Rozas, Aitor Ortega, Ximon Aranguren, Oscar Conde, Josue Dorrio eta Jorge Lopo.

Beste talde batzuetan utzita aritu diren hurrengo jokalariak taldera bueltatuko dira: Jon Ander Felipe (atezaina), Roger Escoruela, Jon Ander Amelibia eta Fran Pastor.

Iñigo Barrenetxeak kontratua dauka eta taldera itzuliko da.

Hurrengo jokalariek Kluba utziko dute kontratua amaitzen zaielako: Sergio García, Ander Gayoso, Thaylor Lubanzadio, Juanfran Guarnido, Mikel Gurrutxaga eta Txemi García.

Bigarren A Mailan utzita aritu diren jokalarien inguruan ere aritu da. Pere Millak kontratua berritu du urte bat gehiagorako eta Bigarren A Mailan utzita jokatuko du. Unai Elegzabalek bi urte gehiagorako kontratua dauka eta Bigarren A Mailan utzita jokatuko du baita ere, eta Jordi Calavera lehen taldera itzuliko da.

Harrobiaren egiturari dagokionez, Fran Garagarzak hurrengo berritasunak aipatu ditu:

Harrobiaren koordinatzailea: Raúl del Pozo

Emakumezkoen futboleko arduraduna: Ion Zabaleta

Metodologia arduraduna: Jon Díaz de Cerio, Jon Zabala laguntzaile bezala.

Eibar Urkoren entrenatzailea: Iban Fagoaga.