Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Igandean Huescan jokatuko den partidarako sarrerak 20 eurotan salgai Orsaixanen

Huescako klubak 189 sarrera bidali ditu

Eibarrek Orsaixanen jarri ditu salgai igandean El Alcorazen jokatuko den partidarako SD Huescak bidalitako 189 sarrerak, 20 euroren truke.
Sarrerak Huesca estadioko harmaila bisitariari dagozkio eta bulego ordutegian egongo dira eskuragarri asteazkenera arte, 18:00etan.
Sarrerak erosteko, beharrezkoa izango da bertaratutako guztien identifikazio-datuak eta kontaktatzeko datuak ematea.
Sarrerak erosteko unean, ez dira entregatuko, eta ostegun goizean bidaliko dira posta elektronikoz. Posta elektronikorik ez dutenek edo eman nahi ez dutenek ostegunean Orsaixanera joan beharko dute sarrera jasotzeko.