Skip to main content
EU
Bigarren Taldea

Iban Fagoagak ez du CD Vitorian jarraituko

Eibarreko kapitain ohiak bere entrenatzaile ibilbidea itxi du klubean, hamar urte egin eta gero

Iban Fagoagak ez du CD Vitoriako entrenatzaile gisa jarraituko datorren denboraldian. Bigarren taldean bi urte eta erdi eman ondoren, Eibarreko kapitain ohiak entrenatzaile-etapa ixtea erabaki du, hamar urtez oinarrizko futbolean aritu ondoren.

Fagoagak 2019ko urtarrilean hartu zuen bigarren taldearen gidaritza, Eibar Urko taldetik. 17-18 denboraldia Ohorezko Erregional Mailara igo lortu zuen. Aurretik, beratarrak hiru egin zituen Gazten Ohorezko Nazionalean, bi urte Gazteen Euskal Ligan eta bakarra Ohorezko Kadetean.

Fagoagarekin batera, Igor Arteagak ere talde armagina utzi du, sei urtez bigarren taldeko prestatzaile fisikoa izan eta gero; baita Mikel Etxaburu 'Pixki' bigarren entrenatzaileak ere, klubean hiru urte eman ostean.

Eibarko Kirol Elkarteak biziki eskertu nahi die denbora honetan egin duten lana eta etorkizunean zorterik handiena opa die.