
Bigarren Taldea
Ibai Asenjo aurrelaria fitxatu du Eibarrek, Athletic Clubetik
20 urteko jokalariak armaginen bigarren taldean jokatuko du
Eibarrek eta Athleticek akordioa lortu dute Ibai Asenjo 20 urteko aurrelaria fitxatzeko.
Ibai Asenjo (Ermua, 2003) Lezamako harrobiko jokalaria izan da alebin mailatik, eta azken denboraldian 15 partida jokatu zituen Basconian (Hirugarren RFEF) eta beste bi Bilbao Athleticen (Bigarren RFEF). Premier League International Cup txapelketa jokatu zuen Athletic Clubeko 23 urtez azpiko taldean ere aritu zen.
Jokalari armagin berriak gaur egin ditu proba medikoak. Ongi etorri, Ibai!