Iara Lacosta, Eibarren lehen errefortzua hurrengo denboraldirako
Muturreko aurrelari nafarrak, RCD Espanyoletik eratorria, 2026ko ekainera arte sinatu du
Hurrengo denboraldirako taldeak bizi duen berregituran, Iara Lacosta SD Eibarren ofentsiban lehen errefortzu bilakatu da. Muturreko jokalaria, RCD Espanyolen denboraldi borobila egin duena, Iñaki Goikoetxearen taldera gehitu da.
Iara Lacostak (Sangüesa, 2001) CA Osasunan egin du ibilbidearen zati handiena, 2016an iritsita 15 urte besterik ez zituela. 2021an, 1ªRFEFera igoera lortu zuen taldearekin, eta bertan 100 partida baina gehiago jokatu zituen.
2024an RCD Espanyolek fitxatu zuen, Liga Fra igoeran bere lehenengo mailan lehenengo esperientzia izan dena. Bertan, jokalari garrantzitsua bilakatu zen, 30 partidetatik 26etan jokatuta, bi gol eta lau asistentzia gehituz.
Nafarroako jokalaria Eibarrera iritsi da bere bigarren esperientzia bizitzeko Lehenengo Mailan, talde armaginarekin 2026ko ekainera arte sinatuz.
Ongi etorri, Iara!