Skip to main content
Lehen Taldea

Hurrengo larunbateko Real Betisen aurkako neurketarako sarrerak salgai daude Ipuruan

45€ko prezioa dute eta ostiralera arte erosi daitezke

There are no reactions yet. Be the first!

Eibar Kirol Elkarteak gaur jarri ditu salgai hurrengo larunbatean, 18:30tatik aurrera, Sevillan Real Betisen aurka jokatu beharreko neurkatarako sarrerak. Ipuruako bulegoetan eros daitezke, 700 daude guztira eta bakoitzak 45€ko prezioa du. 

Salmenta bulego orduetan egingo da (astelehenetik ostiralera, 10:00tatik 13:00tara eta 16:00tatik 20:00tara), eta ostirala da azken eguna, 18:30tan. 

Etxetik kanpoko partidu guztietan bezala, sarrerak erosi nahi dutenek izena, bi abizen eta NAN zenbakia eman beharko dute, segurtasun neurriak tarteko.