Skip to main content
EU
Kluba

Gaur hasi da S.D. Eibarren Kampusa

Gaur hasi da baloia jokoan S.D. Eibarreko Lehenengo edizioko Kampusean.

Bihar hasiko den denboraldi berriarekin batera, gaur hasi da S.D. Eibarreko 1. Edizioko Kanpusa. Bi astetan banaturik dagoen kanpusa, ekainaren 30etik uztailaren 5era eta uztailaren 7tik 12ra, bi asteetara apuntatzeko aukerarekin, Ipuruako instalazioetan antolatzen da.

Eguna 9:30etan hasten da eta 18:15etan bukatu, ordu hoietan, hainbat futbol sesio egiten dira, ingeles klaseekin konbinaturik eta tartean, hamaiketakoa eta bazkaria Ipuruako Txokoan.

Aurtengo asterako, 31 ume daude apuntaturik guztira. Bestalde, datorren asterako badaude 20 apuntaturik, baina epea oraindik irekita dago eta hurrengo helbidean egin daiteke inskripzioa: http://www.e-sports.es/campus/campus-s-d-eibar/