Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Hurrengo jardunaldietako ordutegiak

Dagoeneko ezagutzen dira 33, 34 eta 35 jardunaldietako partiduen ordutegiak.

Liga Adelantiko 33. jardunaldiari dagokion partiduan, S.D. Eibarrek La Romaredako zelaia bisitatuko du Real Zaragozaren aurka jokatzeko. 

Partidua igandea, apirilak 6, 12:00etan jokatuko da. Neurketa Canal +ek eskeiniko du. Ipuruan jokaturiko joaneko partiduan Eibarrek 3-2 irabazi zuen.

 

34. jardunaldian, armaginak C.D. Tenerife jasoko dute. Partidua igandean, apirilak 13, 18:00etan jokatuko da. TVCk eta LaLigaTV.es-ek emango dute neurketa. Irletan jokaturiko joaneko partiduan, Tenerifek 2-0 irabazi zion Eibarri.

Neurketa hau, S.D. Eibarren historiako berezienetako bat izango da, Bigarren Mailan jokatuko den 1000. neurketa izango delako.

 

Azkenik, 35. jardunaldia, urdingranak Valdebebas-eko kirol hiria bisitatuko dute Real Madrid Castillaren aurka jokatzeko. 

Partidua larunbatean, apirilak 19, 18:15etan jokatuko da. La Sextak zuzenean eskeiniko du neurketa. Joaneko partiduan, Eibarrek 6-0 irabazi zion R. Madriden harrobiko taldeari.