Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Honorio Martinez, Eibarreko mediku zerbitzuetako arduradun berria

Alberto Fernandez ordezkatuko du karguan

Honorio Martinez doktorea da klubeko zerbitzu medikoen arduradun berria, eta aste honetan bertan hasi da zeregin horretan.

Alberto Fernandez doktorea ordezkatuko du karguan, azken lau denboraldietan funtzio horretan aritu dena. Fernandezek uztailaren 31n utzi zuen kluba, kirol-medikuntzaren arloan proiektu berriei ekiteko.

Mediku arduradun berria soriarra da jaoitzez, nahiz eta Zaragozan bizi izan den 2019ra arte. Medikuntzan doktorea da eta kirol medikuntzan eta jarduera fisikoan aditua.

Martinez doktorea Numancia CDtik dator eta joan den denboraldian mediku nagusia izan zen. Aurretik, ardura bera bete zuen Real Zaragozan bost urtez. Bere ibilbide profesionalaren zatirik handiena futbolari lotuta dago.

Eibarrek Alberto Fernandez sendagileak erakutsitako profesionaltasuna, lan ona eta prestasun osoa eskertu nahi ditu, klubeko zerbitzu medikoak zuzendu dituen lau denboraldietan.