Skip to main content
EU
Fundazioa

Erandio Klubari homenaldia bere mendeurrenean

SD Eibarrek Erandio Club homenduko du Malaga CF-ren aurkako partiduaren atsedenaldian, honen mendeurrena dela eta.

SD Eibarrek Erandio Club homenduko du Malaga CF-ren aurkako partiduaren atsedenaldian, honen mendeurrena dela eta, 1915. urtean sortu baitzen. Ekimen hau Fundazioak bultzatu du, Debako Amaikak Bat eta Getxoko Arenas taldeekin egin zuen bezala, denak ala denak Klub armaginarekin harremana izan duten talde historikoak izanik.

SD Eibarrek Erandiorekin izan duen harreman berezia aspaldiko gauza bada ere, 2002ko abenduaren 27an Erandioko Ategorri futbol zelaiaren birmoldaketaren inaugurazioa izan zen bi taldeen elkartze aipagarrienetakoa, non lagunarteko partidu bat jokatu zuten, armaginek 0-5 irabazi zutena. Garai hartan Blas Ziarreta zen Eibartarren entrenatzaile, Erandio bera Bigarren B mailara igo zuena, alegia.