Skip to main content
EU
Fundazioa

Bigarren Mailara igo den SD Eibarren Emakumezkoen taldeari omenaldia

SD Eibarren Emakumezkoen taldea Bigarren Maila Nazionalera igo da eta omenaldi ofiziala jaso du Eibarko Udaletxean.

SD Eibarrek bere emakumezkoen taldea omendu du, Liga Vasca txapelketa irabazi eta Bigarren Maila Nazionalera igo dena. Jokalariak eta Félix Recio entrenatzailea, pasa den otegunean hiri armaginaren Udaletxean izan ziren, zeinak harrera ofiziala eskaini zien.

Ekitaldi xumea izan zen, lagunak eta familia bildu zituena. Miguel de los Toyos alkateak eta Ana Rodríguez Kirol Zinegotziak opari bat eskaini zieten, lore sorta bat Alex Aranzábal Klubaren Lehendakariak eta Liga Vascaren txapeldunen kopa Euskadiko eta Gipuzkoako Federakuntzek, Maite Redondo eta Juan Luis Mardaras ordezkarien eskutik.

Harreraren amaieran, Emakumezkoen taldea eta honen entrenatzailea Udaletxearen balkoira agertu ziren, Untzaga Plazan zeudenak agurtzeko asmoz, pasa den urtean lehen mailarako igoeran lehen taldeko jokalariek bizi izan zuten sentsazioaren antzekoa sentituz.