Skip to main content
EU
Kluba

Hasi dira Robotika ikastaroak Ipuruako ikasgeletan

Izena emateko epea luzatu da, ikastaroek piztu duten interesa ikusita

SD Eibar Fundazioa eta Wikok antolatu dituzten eskola-umeentzako ikastaroak atzo, urriak 18, hasi ziren Ipuruako Formakuntza Zentroan.

Tailer hauek ikasturte osoan zehar emango dira eta 8 eta 17 urte arteko adina duten gazteei zuzenduta daude. Egin diren taldeetara gehitzeko sortutako interesa ikusita (astearteetan 17:00etatik 18:40etara eta asteazkenetan 17:00etatik 19:00etara), izena emateko epea luzatu egin da. 

Hiru hileko ikastaroak dira, 20 ordu inguruko iraupena dutenak. Ikastaro bakoitzak 70 euroko prezioa du eta izen-emateak online egin behar dira, hurrengo estekaren bitartez: www.sdeibar/robotika

Ekimenaren helburua Eibarko eta eskualdeko eskola-umeei robotikaren diziplina hurbiltzea da, gero eta presentzia handiagoa baitu haien egunerokotasunean.

 Robotika ikasgai modura ematen hasi dira dagoeneko ikastetxe batzuetan. Bertan robotak material hezigarri eta didaktiko bilakatzen dira, programazioaren alorra oso modu jostagarrian hurreratuz haurrengana.

 Buru-egiturak sortu eta eguneroko erronkei aurre egiteko modu paregabea da, eremu guztietan ikaskuntza eta berrikuntza bultzatuz.

 Programazioa:

Lehen hiruhilekoa 2016ko urritik abendura bitartean garatuko da eta Robotika landuko dugu. Robotikako hiru mailak hiru adin-tartera bideratuko dira. Hala, hirurak egun berean eman ahal izango dira.

 R2D2 (8-9 urte)

MECCANO (10-13 urte)

ROBOCOP (14-17 urte)

Bigarren eta hirugarren hiruhilekoari so eskaintza areagotu egingo da. Horrela, robotikan, sormenean eta droneen erabileran sakonduko da. Gainera, bideo-jokoen diseinua landuko da, hastapen mailan.