Skip to main content
EU
Kluba

Hasi dira Ipuruako Ekialdeko tribuna berria eraikitzeko obrak

Harmaila berria 2017ko urtarrilean amaitua eta erabiltzeko moduan egotea espero da.

Ipuruako Ekialdeko tribuna berriko obrak gaur hasi dira, 2017ko urtarrilean erabiltzeko moduan egoteko asmoarekin.

Aurrena eserlekuak eta zelaia kenduko dira, bai eta publizitate finkoa eta bideomarkagailua.

Tribuna hori gaur egun dituen 1.022 eserleku izatetik 2.000 pertsonarentzako lekua izatera pasako da. Estadioan guztira 7.100 ikusle sartuko dira.

Obra 2015. urtean Ipar Tribunan egin zenaren jarraipena da. Orduan 1.230 eserleku gehitu zitzaizkion estadioari. Gainera, enpresentzako gune bat, zerbitzugune berriak eta Kirol Prestakuntza eta Berrikuntzaren Ikastetxearen lehen bi gelak ere eraiki ziren.

Gainera, obretan lur azpiko aparkaleku bat eraikiko da. Hirurogei ibilgailurentzako lekua izango du, eta hari esker auzoko kaleak libreago egongo dira partidua edo entrenamendua dagoen egunetan.

Proiektuak Interpretazio Zentroa eta klubaren museoa jartzea ekarriko du, bai eta denda ofiziala, eta zerbitzu eremu berriak ipintzea ere. Gainera, kalea oinezkoentzat jartzeko aukera izango da, ligako partida egunetan. Horrela, eremu publiko handia eratuko da, partiden aurretik eta horien ondoren gozatzeko. Aurreikusitako inbertsioa 3,2 milioi eurokoa da, zergen aurretik.

OBREN FASEAK

  1. fasea: Aparkalekuarentzako sotoa eraikitzea zelaiaren azpian. Amaiera: Abuztuko bigarren astea.
  2. fasea: Harmailaren erdia prestatzea. Urriaren amaiera.

III. fasea: Harmaila osoa prestatzea. 2017ko urtarrila

  1. fasea: Itxiturak eta akaberak. 2017ko martxoa
  2. fasea: Lokalentzako etxabeak (museoa, denda, etab.) 2016-2017 denboraldi amaiera.