Skip to main content
EU
Kluba

Hasi da Ipuruan Debabarreneko Lanbide Heziketaren V. Azoka ABIA

Gaurtik ostegunera ospatuko da Ipuruako aparkalekuan

Debabarreneko ABIAN Lanbide Heziketaren V. Azoka gaurtik ostegunera, hilak 24, izango da Ipuruako aparkalekuan.
Azoka Ipuruan egitea SD Eibar Fundazioak eta Debegesak sinatutako lankidetza-hitzarmenaren emaitza da.

ABIAN Lanbide Heziketako Azoka bi urtez behin egiten dena, martxoaren 22tik 24ra bitartean egingo da aurten Ipuruako parkingean. Azoka Debabarrenako zortzi udalek, Debegesa eskualdeko Garapen Agentziarekin elkarlanean, eta eskualdeko Lanbide Heziketako ikastetxeek antolatzen dute. Debabarreneko DBHko eta Batxilergoko 700 ikaslek baino gehiagok bisita gidatuak egingo dituzte datozen egunotan.

Azokak bosgarren edizioa du aurten eta iragan urteetan bezala, honako ikastetxeek parte hartuko dute: Armeria Eskola, IMH, Meka Lanbide Eskola, Uni Eibar-Ermua, Kardala Akuakultura Eskola, Mutrikuko Institutua, Eibarko Oinarrizko LH eta Ermua-Mallabiko Oinarrizko LH.

ABIAN azokaren helburua Lanbide Heziketa sustatzea eta Debabarrenako kalitatezko prestakuntza-eskaintza zabala ezagutaraztea da. Era berean, azokak lagundu nahi du inguruko enpresek beren beharretara egokitutako ezagutza eta gaitasun tekniko-teknologikoak dituzten pertsonak topatzea.