Skip to main content
Fundazioa

Hasi da ‘Futura Afición’ ekimenaren bigarren edizioa

LaLiga Fundazioak Eibarren laguntzarekin antolatu du 2017ko hezkuntza proiektu honetako lehen jardunaldia

There are no reactions yet. Be the first!

Eibarrek ‘Futura Afición’ ekimenaren bigarren edizioa jaso du ostegun honetan, urtarrilak 19. LaLigaren hezkuntza proiektua da hau, bere Fundazioak bultzatuta, Kirolaren Kontseilu Gorenaren eta SD Eibar Fundazioaren laguntza duena.

Lehen edizio arrakastatsuan Madrid, Valencia, Sevilla, Malaga, A Coruña, Vigo, Bilbo eta Zaragozako ikastetxeek hartu zuten parte, eta aro berri honetan Espainiako 4.000tik gora umek hartuko dute parte. LaLigako monitoreen bisita jasoko dute umeek, eta euren helburua errespetua, joko garbia, tolerantzia, talde-lana eta futbolean biolentziarik ez egotea litzateke. Horrela, San Andres Eskolako 5. eta 6. mailako ikasleak izan dira eskola-kanpaina honetan parte hartu duten lehenak.

Jardunaldia LaLiga eta SD Eibarreko kideen bisitarekin amaitu zen. Javier Gomez LaLigako zuzendari nagusi korporatiboa eta Olga de la Fuente LaLiga Fundazioko gerentea, Joseba Unamuno SD Eibarreko presidenteordearekin, Patricia Rodriguez talde armagineko zuzendari nagusiarekin, Jon Arregi SD Eibar Fundazioko zuzendariarekin, eta Anaitz Arbilla eta Ivan Ramis jokalariekin egon ziren bertan.

Javier Gomez umeei zuzendu zitzaien LaLigak futbolean biolentzia desagertarazteko duen helburuari buruz berba egiteko. “LaLigan biolentzia desagertarazteko determinazioa daukagu, azken finean joko bat delako. Gure helburua bai kide bai arerioei errespetuzko balioak transmititzea da. Futbolaren familiaren eredua izango zarete, horregatik zuekin kontatzen dugu eta zuen zain gaude”, adierazi zuen.

Joseba Unamuno SD Eibarreko presidenteordeak adierazi du SD Eibar ‘Futura Afición’ ekimenaren balio berak transmititzen saiatzen dela. “Talde umila eta bateratua gara, oinarritik egindakoa. Gaur ikasi dituzuenak Ipuruan jarri behar dituzue praktikan, zuen gurasoekin animatzera joaten zaretenean”, adierazi du Unamunok.

Eibarko jokalari Anaitz Arbilla eta Ivan Ramisen txanda iritsi zen gero, proiektuarekin oso konprometituak sentitu zirenak. “LaLigaren hezkuntza proiektu hau oso ekimen ona da futbol zelaietan hitz txarrak desagertu daitezen. Oso proiektu ona da zaletuek jakin dezaten taldeari animatu behar zaiola, baina beti errespetuz”, azaldu zuen Ramisek. Arbillak, bestetik, zera adierazi zuen: “LaLigak futbolaren balioak zaintzeko eman dituen pausoak oso ondo daude. Futboleko laguntasun eta adiskidetasuna edozer gauzaren gainetik daude”.