Skip to main content
EU
Fundazioa

Harrobiko lana taldekako kirolean, jardunaldi baten objektua Ipuruan

Jardunaldia ekainaren 10ean egingo da SD Fundazioak, Kirolaren Euskadiko Eskolak eta Eusko Jaurlaritzak antolatuta

SD Eibar Fundazioak, Kirolaren Euskadiko Eskolarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin batera, ‘Harrobiko lana taldekako kiroletan: Akademien ereduak’ jardunaldia antolatu du ekainaren 10ean, Euskadiko Futbol Federakundearen eta Euskal Saskibaloi Federakundearen laguntzarekin.

Jardunaldi honen helburua klub profesionalen eta ez profesionalen harrobi ereduen artean hausnarketa egitea da saio bitan, Euskadin maila profesionalean eta afizionatu mailan dauden eredu egonkorren ikuspuntua emateko asmoz.

Ekitaldi hau, ekainaren 10ean 9:00etatik 18:00etara egingo dena, kirol-klubetako eta euren harrobietako zuzendari eta koordinatzaileei, teknikariei, entrenatzaileei, prestatzaileei, eta Jarduera Fisikoaren eta Kirol Zizentzien ikasleei zuzenduta dago.

Jardunaldian zehar, hainbat profesional esanguratsuk SD Eibarren, Fran Garagarzarekin, Baskonia-Alavesen, Igor Jucikekin, FC Barcelonaren, Antonio Gomezekin, eta Badalonako Juventuten, Dani Morenorekin, harrobiko eredu arrakastatsuak erakutsiko dituzte.

Julio Calleja EHUko Heziketa Fisiko eta Kirolaren Departamenduko irakasleak zuzenduta, jardunaldiak beste talde batzuetako ordezkariak jasoko ditu hizlari moduan: saskibaloiko Gernika, belar-hockeyko Real Club Jolaseta, Balonmano Zarautz, Añorga KKE futbol taldea, Hernani Errugbi Taldea eta Easo Saskibaloi Taldea.

Informazioa guztia, informazio akademikoa eta online matrikula egiteko sistema www.sdeibar.com/canteras webgunean aurkitu daiteke.