Skip to main content
EU
Kluba

Harrobiak omenaldia jaso du

'Lan onari' eta 'Jokalari eredugarria' sariak banatu ziren atzo Ipuruan

SD Eibarrek bere harrobiarekin denboraldi amaierako jaialdia egin zuen atzo Ipuruan. COVID-19 dela eta, ekitaldi xumea izan zen, protagonista gutxirekin eta osasun neurri guztiak kontutan hartuta. Hala, harrobiko talde bakoitzak ordezkari bi baino ez zituen izan.

Amaia Gorostiza presidenteak indar mezua bidali zien familia armagina osatzen duten guztiei, eta talde guztiak zoriondu zituen, denboraldian egindako lanagatik. Fran Garagarza kirol zuzendariak ere Gure Balioak Eraikitzen egitasmoak aurrera jarraitzen duela adierazi zuen. Ondoren, balio armaginak hobeto islatu duten jokalariek 'Lan onari' saria jaso zuten, eta kirol errendimendurik onena eman duten jokalariek, aldiz, 'Jokalari eredugarria'-rena. 

Eibarrek 14 talde federatu izan ditu 19/20 denboraldian, gizonezkoen hamar eta emakumezkoen lau, gizonezkoen eta emakumezkoen lehen taldeak eta filialaz gain. Harrobiko talde guztiei Futbol Eskolako lau taldeak gehituz, Eibarko harrobian 437 jokalari daude eta ia ehun prestatzaile. 

Saritutako jokalariak:

Eibar Urko: Pablo Santiago (Lan Onari), Markel Artetxe (Jokalari eredugarria)
División de Honor Juvenil: Alberto Marí (Lan Onari), Iker Alday (Jokalari eredugarria)
Juvenil Vasca: Gontzal Ariño (Lan Onari), Anartz Amilibia (Jokalari eredugarria)
Juvenil Honor: Igor Marín (Lan Onari), Luken Aizpurua (Jokalari eredugarria)
Cadete Vasca: Asier Imaz (Lan Onari), Unax Bernal (Jokalari eredugarria)
Cadete Honor: Iker Zubillaga (Lan Onari), Eñaut Arroitajauregi (Jokalari eredugarria)
Infantil Honor: Lucas Sarasketa (Lan Onari), Joseba Zabala (Jokalari eredugarria)
Infantil Txiki: Unai Alfageme (Lan Onari), Pablo Villava (Jokalari eredugarria)
Alevín rendimiento: Eneko Urkola (Lan Onari), Lucas García (Jokalari eredugarria)
Alevín participación: Rayan Essahili (Lan Onari), Jakes Barrenetxea (Jokalari eredugarria)
Liga Vasca femenino: Malen Olañeta (Lan Onari),Olatz Areitio (Jokalari eredugarria)
Preferente femenino: Nora Zubillaga (Lan Onari), Ane Díez (Jokalari eredugarria)
Cadete Honor femenino: Irune Fernández (Lan Onari), Naroa Altuna (Jokalari eredugarria)
Infantil femenino: Garazi Santos (Lan Onari), Uxue Ballesteros (Jokalari eredugarria)

Era berean, Espainiako zein Euskadi selekzioaren deia jaso duten jokalariak saritu zituzten.

España sub17 féminas: Marta López de Guereñu
España sub16: Alaitz de Castro
Euskadi sub17 féminas: Marta López de Guereñu, Alaitz de Castro, Irati Martín
Euskadi sub15 féminas: Helene Altuna
España sub15: Iker Aguilar
Euskadi sub16: Hodei Arrillaga, Unai Ayala, Asier Imaz, Unax Bernal
Euskadi sub14: Ander Bizkarguenaga, Jessy O. Atte