/
Skip to main content

Granadaren aurkako partidarako sarrerak salgai daude jada

Orsaixan eskuragarri daude jada eta baita 14. leihatilan ere partida hasi baino ordu bat lehenagotik

There are no reactions yet. Be the first!

Emakumezkoen lehen taldea Ipuruara bueltatuko da larunbatean, bi aste jarraian bisitari gisa lehiatu ondoren, eta zaleei dei egiten die garaipenaren bidera itzultzeko laguntza bila. Horretarako, dagoeneko eskuragarri daude sarrerak abonatuen arretarako puntuan, Orsaixanen, ohiko prezioan.

Sarrerak partida hasi baino ordu bat lehenagotik ere eskuratu ahal izango dira 14. leihatilan. Gogorarazten dugu SD Eibarreko abonatuek Liga Fko Ipuruan jokatzen diren partida guztietarako sarrera barne dutela. 

Hauen prezioa ohikoa da: 10 euro 13 urtetik gorakoentzat eta 5 euro 13 urtetik beherakoentzat. 0 eta 3 urte bitarteko haurtxoek ez dute sarrerarik ordaindu behar, baina leihatilan jaso beharko dute. 

Zatoz larunbatean taldea animatzera!