Skip to main content
Kluba

GP-ko taldeak txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko du

Eibarrek Ligako bigarren jardunaldian parte hartuko du asteburu honetan Caceresen

There are no reactions yet. Be the first!

SD Eibar Fundazioaren taldeak GP taldeak Futbol Liga Nazionaleko txapelketako bigarren jardunaldian parte hartuko du asteburu honetan, Cabezuela del Vallen (Cáceres).
Liga hau Garun Paralisia eta Kalte Zerebrala duten Pertsonen Espainiako Federazioak (FEDPC) antolatzen du, eta hiru jardunaldi dit. Lehena urtarrilaren 15ean eta 16an izan zen, Madrilen.

Asteburu honetako lehiaketarako, jokalari hauek izango diral deialdian: Borja Pombo, Martín Ruiz, Patxi Velasco, Imanol Elkoroberezibar, Héctor Gadea, Javi López «Txini», Sergio Rueda, Imanol Ballesteros, Ibai Goikoetxea, Iker Atienza, Yerik Martinez, Iker Sanz, Aitor Ucin eta Josue Almeida.

Espedizioaren buru Ander Romarate (futbol inklusiboaren arduraduna) eta Andoni Igartua (entrenatzailea) izango dira.

Hona hemen Eibarren asteburu honetako partiden egutegia:

Larunbata (12:00): SD Eibar – CD AMDDA
Larunbata (18:00): SD Eibar – Levante UD
Igandea (9:00): Rayo Vallecano – SD Eibar

Eibar da kirol inklusiboko lehiaketa honetan parte hartzen duen euskal talde bakarra.