Gozatu Ipuruan Liga Fko denboraldiko euskal derbiaz!
Salgai daude jada igandean Real Sociedaden aurka jokatuko den partidarako (12:00) sarrerak
Eibarko emakumezkoen lehen taldeak denboraldiko lehen derbia jokatuko du igande honetan, Realaren aurka. Partida Ipuruan izango da, 12:00etan. Norgehiagoka honetarako, SD Eibarrek zaleen eskura jarri du sarrerak online erosteko aukera, esteka honen bidez.
Ohi bezala, 10€-ko prezioa izango dute helduentzat eta 5€-koa 13 urtetik beherakoentzat. Aulkiak ez daude zenbakituta, eta 14. atearen bidez sartu ahal izango dira ohiko moduan harmailara.
14. atean kokatutako leihatilan bertan ere sarrerak erosi ahal izango dira, aurrez aurre eta partida hasi baino ordu bat lehenagotik (11:00etatik aurrera). Horrez gain, Orsaixanen ere eskuragarri egongo dira, astean zehar ohiko ordutegian.
Abonatuek sarrera librea izango dute, emakumezkoen lehen taldeak Ipuruan Liga F-ko partidu guztietan bezala.