
Lehen Taldea
Gonzalo Escalantek zaintiratua du eskuin belauneko alboko barne-lotailuan
Jokalari argentinarra bi aste inguru egon beharko da jokatu gabe
Gonzalo Escalantek I-II graduko zaintiratua du eskuineko belaunaren alboko barne-lotailuan, eta bi aste inguru egon beharko du jokatu gabe, SD Eibarreko osasun-zerbitzuek adierazitakoaren arabera.
Donostiako Pakea klinikan (Mutualia) egin dioten erresonantzia magnetikoan zehaztu ahal izan dute jokalari argentinarrak pasa den igandeko SD Eibar- Espanyol partidan Ipuruan izan zuen lesioaren irismena.