Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Golik gabeko berdinketa Getaferen aurka (0-0)

Eibarrek golik gabe berdindu du Ipuruan Ligako hamargarren jardunaldian. Armaginek ezin izan dute etxean garaipenaren bidea estreinatu, talde urdinaren aurka bertsio bikaina erakutsi arren. Mendilibarren mutilek abagune argiak izan dituzte markagailuan aurrea hartzeko, baina ate aurrean asmatu ez izanak etxean denboraldiko lehen garaipena eskuratzea eragotzi die.

Taldea oso indartsu hasi da, Soriak defendatutako ateara arriskua eramanez. Kike Garciak abagune bikoitza izan du, baina atezainak eta langak bere jaurtiketak aldaratu dituzte. Getaferen erantzuna Mataren bitartez iritsi da. Lehen zatia amaitu aurretik, Kike Garciak aurretik jartzeko aukera izan du, baina Soriak errematea gelditu du berriro.

Bigarren zatian, Eibar aurkariaren zelaian jokoa garatzen saiatu da, baina Getafek kontraerasoan aukerak izan ditu. Etxekoentzat argiena partidaren azken txanpan iritsi da. Hainbat erremateren ostean, Sergi Enrichek zutoinean jo du. Akzio berean, Kike Garcia kanporatu dute. Luzapenean, Dmitrovicek erantzun bikaina eman dio Mataren jaurtiketari.