Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Golik ez Bigarren Mailako euskal derbian

Intentsitatea eta aukera gutxi armaginen eta babazorroen artean

Eibarrek eta Alavesek hutsean berdindu dute partida oso lehiatuan, baina ia ez da gol aukerarik izan.
Partida intentsitate handiz jokatu da eta bi taldeek lehen minututik aritu dira zelai erdian jokoaren kontrola eskuratzeko lehian.
Lehen zatian ez da areatan joko askorik egon, alde bakoitzeko aukeraren batekin. Eibarrentzat argiena 18. minutuan iritsi da, Imanolek area kanpotik egindako jaurtiketarekin. Siverak urrundu du eta Stoichkovek gola sartu du, baina gola baliorik gabe geratu da jokoz kanpo egoteagatik.
Bigarren zatian, Eibar jaun eta jabe izan da, eta ekimena hartu du Alavesen aurka, lehen zatian baino atzerago.
Talde gasteiztarra lider sendoa da eta ez du aukerarik eman, beraz, golik gabeko berdinketarekin bukatu da partida.
Aparteko kapitulua merezi du bi zaletasun horien portaerak, nork bere taldea animatu baitute partida osoan zehar adiskidetasun giroan.