Skip to main content
EU
Kluba

GOL-FESTAK (XXXVII): 22 gol bi partidetan

Eibarrek 10-0 irabazi zion Utebori, bi aste lehenago Terueli 12-0 gailendu eta gero

1969ko abendua hilabete emankorra izan zen Eibarrentzat. Talde armaginak 22 gol egin zituen Ipuruan jokatutako bi partidetan. Bietan Aragoiko taldeen aurka gailendu zen (12-0 Terueli eta 10-0 Utebori).

Uteboren aurkako gol-festa abenduaren 21ean izan zen. Hirugarren Mailako hamaseigarren jardunaldia zen. Jose Mari Arakistain izan zen protagonista nagusia. Elgoibartarrak lau gol eskuratu zituen, soilik bigarren zatia jokatu bazuen ere.

Utebo azken lekuan zen sailkapenean. Aurreko 15 partidetan 4 gol egin eta 60 jaso zituen, eta bi berdinketa lortu zituen.

Eibarren hamaikakoa honakoa izan zen: Murguiondo, Eceiza, Berriozabal, Castillo, Ibarzabal, Aranegui, Beistegui, Lacasa, Arroyabe, Lustres (Araquistain) y Villarreal.

Golak: 1-0ekoa 19. minutuan iritsi zen, Eceizak egin zuen jaurtiketa bortitz baten bitartez. Hiru minutu geroago, Beistigi hegaleko jokalariak hiru kontrario driblatu zituen kornerreko banderatxotik gertu, eta handik tiro egin eta bigarrena lortu zuen. Araneguik 3-0koa egin zuen eta horrela iritsi zen partida atsedenaldira.

4-0ekoa Carmelo atezainari hanka artetik sartu zitzaion, José Mari Arakistain elgoibartarraren erremate ahul baten ondoren, bigarren zatiaren hasieran. 5-0ekoa melee batean iritsi zen, Copi Lacasak egin zuen. 6-0ekoa Arakistainek berak egin zuen buruz Beistegiren erdiraketa errematatu eta gero.

7-0ekoa Araquistainena izan zen, Arroyabek pasea eman ondoren. 8-0ekoa Patxi Araneguirena izan zen. 9-0ekoa, 77 minutura, Beisteguik beste jokaldi bat egin eta Arakistainek buruz bere laugarren gola eskuratu zuen. Vila-realek buruz itxi zuen markagailua.

Prentsak Aragoiko taldearen noblezia nabarmendu zuen, baita Carmelo atezainaren kalitate eskasa ere, ezer gutxi egin ahal izan baitzuen erremate-erauntsiaren aurrean. Hiru geldiketa on egin zituen eta, gainera, baloiak bi aldiz jo zuen bere zutoinetan, eta, ondorioz, gol-zaparrada handiagoa izan zitekeen.

Argazki-oinak:

-  Eibarren hamaikakoa.

- Ekialdeko Tribunan elkarrizketa. Ezkerretik eskuinera Lacasa, Arberas, kazetaria eta Araquistain. Beistegi atzean.

- Paco Arberas entrenatzailea Chanchazelay zelaian elkarrizketa eginez.

- Elastikoak lehortzeko sistema berezia Hegoaldeko Tribunan, 69-70 denboraldian.