Skip to main content
Kluba

GOL-FESTAK (XXXV). Joko ona egin ez arren, garaipen sendoa Iruñearen aurka

Eibar Iruñaren aurka 6-3 gailendu zen 1969ko azaroaren 23an

There are no reactions yet. Be the first!

1969ko azaroaren 23an, 6-3 nagusitu zen Eibar Iruñaren aurka. Armaginek ez zuten partida distiratsua egin baina eraginkor ibili ziren atea aurrean.

69-70 denboraldiko hamabigarren jardunaldiaren ostean, Eibar seigarren lekuan zen Huesca, Real Unión edo Numanciaren aurretik. Liderra Logroñés zen.

Eibarren hamaikakoa: Murguiondo, Múgica, Muñoa, Ibarzabal, Aranegui, Berriozabal, Cacho (Beistegui), Lacasa, Arroyabe (Araquistain), Lustres eta Juan María.

Golak:

Iruñak hartu zuen aurre hemeretzigarren minutuan, baina minutu bat geroago Eibarrek Arroyarberen bidez lortu zuen  berdinketa. Bi minutu geroago, Lustresek 2-1eko ezarri zuen.  Hogeita hamalaugarren minutuan, nafarrek berdinketa lortu zuen Muñoaren aldaratze txarra baliatu eta gero. Atsedenaldira iritsi aurretik, Arroyarbek beste behin aurretik jarri zituen armaginak.

Bigarren zatia hasi eta berehala, bi gol eskuratu zituen Eibarrek. Araquistaienk errenta handitu zuen 53.ean eta 58.ean Juan Maríak Lustresen pasea jaso eta 5-2koa egin zuen. Seigarrena Lacasak egin zuen área barrutik egindako jaurtiketa baten bitartez. Kanpokoen hirugarrena Osabak egin zuen falta jaurtiketa sare barrura bidalita.

Garai hartako kronikek atzelarien maila eskasa nabarmendu zuten, baita Ramon Murgiondo atezainaren papera, ez baitzuen segurtasuna erakutsi.

Protagonista:

Jesus Mari “Copi” Lacasa Ayerbe 1947an Donostian jaiotako eskuin hegaleko jokalaria izan zen. 68-69 denboraldian iritsi zen Eibarrera eta 71-72ra arte egon zen. Denboraldi amaieran Salamancak fitxatu zuen Antonio Cardosorekin batera.

Lacasak boste denboraldi egin zituen bertan, Lehen Maila eta Bigarren Maila artean. 77-78 denboraldian amaitu zuen bere ibilbidea Osasuna. Ostera, entrenatzaile lanetan aritu zen. Aipagarria 91-92 denboraldian Josetxo Mendlicuren laguntzaile moduan, Hernanin 2B mailan egin zuen denboraldia.

Izan ere, denboraldi hark Eibarreko ateak zabaldu zizkien 92-93 saioan. Zoritxarrez liga hasiera txarraren ondorioz, hamar jardunaldi jokatu eta gero, eta Kopan kanporatuak izan ondoren, kaleratuak izan ziren.

Geroago, Lacasa Salamancako lan taldean sartu zen. 95-96an Real Madrilen aurkako neurketa zuzendu zuen. 96-97 denboraldian, Juan Jose Hidalgo presidenteak lan taldeko zenbait teknikari egotzi zituen. Azkenik, Real Unión zuzendu zuen 2B mailan 99-00 denboraldiko bigarren itzulian eta 00-01 denboraldiko lehen itzulian.

 

Lacasa se integró posteriormente en el cuerpo técnico del Salamanca, dirigiendo puntualmente al equipo en 1ª la 95-96 en un partido frente al Real Madrid. En la 96-97, el presidente Juan José Hidalgo destituyó de sus puestos a varios miembros del cuerpo técnico, entre los que estaba Lacasa. Posteriormente dirigió al Real Unión en 2ª B la segunda vuelta de la 99-00 y la primera vuelta de la 00-01.

Erreportaje honetan agertzen diren datuak Jesús Gutiérrez historialari eibartarrak eman ditu, SD Eibar Fundazioaren Patronatuko kidea denak.

Argazki-oinak

- Juan Cacho

- Javi Muñoa

- Copi Lacasa