Skip to main content
EU
Fundazioa

GOL-FESTAK XXXI: Alberto Cobos errioxarraren hat trick-a Tudelanoren aurka

Eibar 7-0 gailendu zen Tudelanoren aurka 1967ko abenduaren 3an

Alberto Cobos aurrelari errioxarraren hat trick-a izan zen Eibarrek Ipuruan 1967ko abenduaren 3an Tuledanoren aurka lortutako garaipenaren (7-0) gauzarik azpimagarriena.

Sanse eta Alavesen aurka etxean bi porrot jarraian jaso ostean (1-2 bi kasuetan), armaginek ordaina hartu zuten talde nafarraren aurka eta hirugarren jarri ziren. Alaves eta Oberena taldeengandik bost puntura 11. jardunaldiaren amaieran.

Garmendia epailearen zuzendaritzapean, honako hauek osatu zuten Eibarren hamaikakoa: Murguiondo, Lozano, Arguiñano, Muñoa, Aranegui, Zubizarreta, Aldanondo, Cobos, Arrieta, Duñabeitia eta Iceta.

Golak: hasierako sakean Arrieta gola sartzeko zorian izan zen, baina 1-0ekoa bigarren minutuan iritsi zen Cobosen eskutik. Minutu batzuk geroago, Aldanondoren jokaldiaren ostean, Cobosek bigarrena egin zuen. Hirugarrena, aldiz, ordu laurden bat geroago iritsi zen. Arrietak aldaratzea jaso zuen area barruan etea ez zuen barkatu. 

Bigarren zatia hastearekin batera, aurrealde osoaren jokaldiaren ostean, Duñabeitiak 4-0ekoa sartu zuen. Bi minutu geroago, Aldanondok bosgarrena egin zuen. Arauzko denbora betetzeko hiru minutu falta zirela, Zubizarretak jokaldia egin, Icetari pasea eman eta Cobosek buruz errematatu zuen sare barrura hat tric-k eskuratzeko. Azken txanpan, "Camiño" k buruz zazpigarrana egin zuen. Cobosek hiru gol sartu zituen, Arrietak bi eta Duñabeitiak eta Aldanondok bana. Zazpi goletatik lau buruz sartu ziren.

Eibarrek boladaka jokatu zuen eta, hala ere, Tudelanok kontraerasoren bat baino ezin izan zuen egin. Muñoa elorriotarra nabarmendu zen defentsa lanetan. Lehia amaieran Iceta lesionatu zen. Hala ere, zelaian jarraitu zuen amaierara arte.

Alberto Cobos Guinea, Tudelanoren aurkako trigoleatzailea, Logroñon jaio zen 1944an eta Eibarrekin 67-68 baino ez zuen jokatu. Alavesek fitxatu zuen, eta 68-69koan Bigarren Mailatik jaitsi zen. Mendizorrotzan bi urte eman ondoren, Ponferradinan bi denboraldi jokatu zituen Hirugarren Mailan, Cultural Leonesan beste bi Bigarren Mailan eta azkenean Menorcak fitxatu zuen.

Lehen itzulia amaitzean, Hirugarren Mailako IV. multzoko goleatzaileen sailkapenaren buruan "Camiño" zegoen bederatzi golekin eta Cobo zortzirekin hamabost partidatan. Liga bukatzean, "Camiño" eibartarra izan zen multzoko golegilerik onena eta horietako asko buruz erdietsi zituen.

Argazki-oinak

  • Jorge Iceta muturrak ezkerra du ardatz.
  • .Patxi Aranegui erdilari eibartarra.
  • Juan Bergara "Camiño" bere ohiko erremate batean