Skip to main content
EU
Kluba

GOL-FESTAK XXX: Sei gol denboraldiari hasiera emateko

Eibarrek 6-1 irabazi zion Calahorrari 67-68 denboraldiko bigarren jardunaldian

GOL-FESTAK XXX: Sei gol denboraldiari hasiera emateko

Eibarrek 6-1 irabazi zion Calahorrari 67-68 denboraldiko bigarren jardunaldian

Eibarrek 6-1 garaitu zuen Calahorra Ipuruan 1967-1968 denboraldian jokatutako lehen neurketan.

Garaipen horren bitartez, Eibar lider jarri zen, Real Unionekin eta Alavesekin berdinduta. Gasteiztarrek Txantrean irabazi zuten lehen jardunaldian, 0-1.

Golak: 8. minutuan zutoinera egindako jaurtiketa batekin hasi zuten bisitariek lehia. Hala ere, eibartarrek hartu zuten aurrea. Lehena Javi Muñoak eskuratu zuen penalti puntutik. Duñabeitiak jasotako falta baten ostean, Elorrioko atzelaria penaltia jaurtitzeko ardura hartu zuen. Bigarrena 28. minutuan iritsi zen. Lozano atzelariak falta jaurti eta Rincon atezainak bere atean sartu zuen gola. Hirugarrena Icetak egin zuen atezaina gainditu eta gero.

Bigarren zatian, Eibarko atzelarien arteko gaizki ulertzeak Calahorraren gola ekarri zuen. Handik lau minututara, Duñabeitiak laugarrena egin zuen jaurtiketa bortitz baten bitartez. Bosgarrena Icetak eskuratu zuen, Rinconen aldaratzea jaso eta gero. Seigarrena eta azkena, Arrietak egin zuen Icetaren pasea baliatuta.

Eibarren erasoko jokoa azpimarragarria izan zen. Horrek argi utzi zuen zein zen Alberto Zapirarin entrenatzaile berriaren estrategia. Zapirainek Alberto Corral ordezkatu zuen 1968ko urtarrilean, taldea Alavesekin batera ligako liderra zenean. José Luis Duquek ordezkatu zuen hartan, nahiz eta hark soilik entrenatzaile titulua jartzen zuen. Izan ere, Pello Muniozguren Eibarreko atezain ohia zen entrenatzaile lanetan ibili zena.

Eibarren hamaikakoa: Murguiondo, Lozano, Muñoa, Castillo, Aranegui, Echevarria, Zubizarreta, Duñabeitia, Arrieta, Goñi eta Iceta.

Zelai erdian Angel Maria Zubizarreta zarauztarra nabarmendu zen. Ipuruan debutatu egin zuen egun hartan. Gaztetan etorkizun oparoko futbolaria izan zen eta Espainiako selekzioan jokatu zuen 1962ko UEFAko Gazteen Txapelketan, Loiolan, Realak fitxatu zuen eta donostiarrekin 63-64 denboraldian aritu zen, baina ez zuen debuta egin.

Liga amaitzean, Eibar txapeldunorde izan zen Alavesengandik bi puntura. Calahorra bederatzigarren izan zen eta mailari eutsi zion. Armaginak izan ziren multzoko golegile nagusiak, 30 partidatan 71 gol sartuta, Tudelano hirugarren sailkatuarekin berdinduta.

Argazki-oinak

- Chichia Enrique "Keto" Bolumburu umearekin.

- Antonio Urreta "Aterru" ko kazetaria Lozano defentsarekin, soldaduska egiten ari zela.

- Jorge Iceta bigoleatzailea.