Skip to main content
EU
Kluba

Gol-festak (XXIV). Hamar gol lokatzez beteriko zelaian

Eibarrek 10-0 irabazi zion Alfarori 1965eko urtarrilaren 3an, Garatek egindako lau golekin

  1. urtea 10-0eko aldeko emaitzarekin hasi zuen Eibarrek. Armaginak Alfaro hartu zute menden. Neurketa Ipuruan jokatu zen, euri ugariaren ondorioz lokatzez beteriko zelaian.

1965eko urtarrilaren 3an jokatu zen eta golegile nagusia José Eulogio Garate izan zen, lau gol eskuratu zituen. Hirugarren Mailako Ligako (IV. multzoa) 16. jardunaldia zen eta partida neguko arratsalde batean jokatu zen.

Golak: 1-0ekoa hamargarren minutuan iritsi zen. Aranegiren erdiraketa eta Alfaroko atzelari batek bere atean sartu zuen. 23. minutuan, Baqueren erdiraketa eta Garatek buruz sare barrura. Baquek 3-0ekoa sartu zuen boleaz eta atsedenaldira iritsi baino lehen, Izetak laugarrena egin zuen Duñabeitiarekin jokaldi bikaina egin eta gero.

Atsedenalditik bueltan, Imirizaldu kapitain bisitaria aldagelan gelditu zen, sabelean baloikada bat jaso ostean. Errioxarrek hamar jokalarirekin jokatu behar izan zuten bigarren zatia. Berriz ekitearekin batera, Garatek bosgarren gola sartu zuen eta handik gutxira, Patxi Araneguik seigarrena, jaurtiketa gogorra egin ostean. Hurrengoa Garatek egin zuen, Baquek 8-0ekoa, Garatek beste behin 9-0ekoa eta azkenik, Duñabeitia elorriotarrak 10-0ekoa egin zuen.

Eibarren hamaikakoa honakoa izan zen: Murguiondo, Lozano, Muñoa, Castillo, Aranegui, Larrabeiti, Ocáriz, Baqué, Garate, Duñabeitia eta Izeta.

Alfaroko atezaina, Escalada, txalo artean agurtu zuten Ipuruako ikusleek. Aitzitik, Ramon Murguiondo Eibarreko atezainak birritan baino ez zuen esku hartu behar izan partida osoan.

Eibarren nagusitasuna agerian geratu zen. 22 korner atera zituen, zazpi lehen zatian eta hamabost bigarrenean. Alfarok lehen zatian bakarra eskuratu zuen.

16. jardunaldia bukatuta, Eibar hirugarren zen Alavesen (lau puntura) eta Euzkaldunaren atzetik. Armaginak ziren multzoko golegile nagusiak, arabarrek baino hamar gol gehiagorekin. Liga amaitzean, Alavesek lidergoan amatiu zuen Eibarrek baino puntu bat gehiago eskuratuta. Biek promozioa jokatu zuten arren, ez batak ez besteak ez zuten igoera lortu.

Duñabeitia erdilariak lehen urratsak Elorrioko gazte mailan egin zituen. Amorebietatik pasa eta gero, Eibarrera iritsi zen 1964an. Lau urtez armagin izan eta gero, Zaragozak fitxatu zuen. Bertan, egin zituen bere ibilbideko urterik onenak. Sei denboraldiz aritu zen Aragoiko taldearekin, batez ere lehen mailan aritu zen. Bigarren Mailan ere jokatu zuen mañoekin igoera lortuta, baita Osasunarekin. Ibilbidearen amaiera Barakaldon egin zuen, bi urtez. Horrez gain, Zaragozarekin Copa de Ferias lehiaketa jokatu zuen bi urtetan.

Erreportaje honetan agertzen diren datuak SD Eibar Fundazioaren Patronatuko kide Jesus Gutierrez historialari eibartarrak eman ditu.

 

Argazki-oinak:

 

- Juan Mari Duñabeitia.

- Ramón Murguiondo.

- Patxi Aranegui.