Skip to main content
EU
Kluba

GOL-FESTAK (XX). Jose Eulogio Garatek Eibarrekin lehen hirukotea lortu zuenekoa

Jokalari internazionala izandakoak Eibarrek Alfaroren aurka lortutako 6-0koan nabarmendu zen

Jose Eulogio Garatek bere lehen hirukoa lortu zuen Eibarko jokalari gisa  armaginek Alfarori 6-0 irabazi zioten partidan, 1963-1964 denboraldiko laugarren jardunaldian.

19 urte bete berritan, Garate funtsezkoa izan zen partidan. 30. minutura lesionatuta erretiratu zen, baina atsedenaldiaren ostean herrenka itzuli zen lehen zatian lortutako golari beste bi gehitzeko.

Nazioarteko aurrelari eta Atletico Madrileko legenda izango zenak bere klasea eta golerako gaitasuna erakutsi zituen Eibarren lehen taldean hasi zenetik. Guztira bi denboraldi jokatu zituen Hirugarren Mailan, Indautxuk, Bigarren Mailako Bilboko taldeak fitxatu zuen arte. Bertan urtebete egon zen eta ostera, Atletico Madrilera abiatu zen.

63-64 Ligako lehen lau partidetan Eibarrek hogei gol sartu zituen. Horietatik sei egin zituen etxean joakatutako partida bakoitzean, Azkoyen eta Alfaro jipoitut. Etxetik kanpo, aldiz, lau egin zituen Mirandara eta Beasainera egindako bisitetan.

Eibar-Alfaro 1963ko urriaren 6an jokatu zen, tenperatura bikainarekin eta zelaia egoera onean zela. Partida orekatua izan zen lehen zatian, baina Eibarren abiadura erabakigarria izan zen atsedenaldira 3-0eko emaitzarekin iristeko. Errioxarrek atezainak eta atzeko lerroak erakutsitako maila baxua ordaindu zuten.

Golak: 1-0ekoa Linzoainek egin zuen 6. minutuan, Garate atezainaren jokaldi baten ostean. Bigarren gola Carmelo Basaras eskuin hegalekoak egin zuen. Handik 30 minutura, Jorge Iceta zarauztarrak jaurtitako korner bat buruz errematatu zuen Garatek, baina lurrera erorita min hartu eta ez zen zelariatu berriro lehen zatian.

Bigarren zatian herrenka itzuli zen Garate. Beste bi gol egin zituen Linzoainen eta Baqueren paseak baliatuta. Hala, bosgarren minutuan 4-0ekoa lortu zuen. Ostera, Eibarrek bi tiro jo zituen zutoinean, Icetaren eta Lozanoren jaurtiketen ostean. Hurrengo gola Carmelo Basarasek sartu zuen. Eta azkena, Garatek beste behin. Min hartuta jarraitzen zuen arren, bere kontu partikularreko seigarrena eta hirugarrena markatu zituen.

Eibarren hamaikakoa honakoa izan zen: Felix Arrizabalaga, Lozano, Muñoa, Castillo "Chichia", Meno, Larrabeiti, Basaras, Garate, Linzoain, Baqué eta Iceta.

Chichia ezker hegalekoa eta Garate nabarmendu ziren partida amaieran. Ikusleek taldea txalo zaparradarekin agortu zuten.

Eibarrek bigarren postuan bukatu zuen liga Real Unionengandik puntu bakarrera eta Alfarok ez zuen mailari eusteko arazorik izan sailkapenaren erdian amaitu baitzuen.

Jesús María Castillo "Chichia"

63-64koa Chichiak lehen taldearekin egin zuen lehen denboraldia izan zen. Aurrez Eibar Urkon 60-61 eta 62-63 denboraldien artean aritu zen. Armaginen lehen taldean jokatu zuen zortzi denboralditan, 70-71 denboraldira arte. 1968an urrezko domina jaso zuen klubarengandik 1968an eta 1975ko apirilaren 5ean Kerizpe elkarteak Gipuzkoako futbolaren omenaldi batean agurtu zuen. Bertan Eibar, Reala, Athletic eta herriko kirol taldeak egon ziren. Omenaldi horren egunean Chichiak ohorezko sakea egin zuen Eibarren eta Sanseren artekoan eta Eibarko zaleek txaloekin agurtu zuten ezker hegalekoa.

Futbolari garaian Aguirre y Aranzabal eskopeta-enpresan lan egiten zuen. Mitikoak dira Chichiari buruz kontatzen diren istorioak. Gaur egun Eibarreko jarraitzaile sutsua izaten jarraitzen du. Bere alaba Maider Castillo futbolaria da, Espainiako selekzioko kapitaina izandakoa eta gaur egun Levanteko emakumezkoen futbolaren koordinatzaile nagusia dena.

Erreportaje honetan agertzen diren datuak SD Eibar Fundazioaren Patronatuko kide den Jesus Gutierrez historialari eibartarrak eman ditu.

 

Argazki-oinak

- José Eulogio Garate.

- Castillo "Chichia" ezker hegalekoa

- José Antonio Baqué.