Skip to main content
EU
Fundazioa

GOL-FESTAK (XVII). Zazpi gol atsedenaldiaren ostean

Eibarrek  8-0 irabazi zion Calahorrari 1961-1962 denboraldian  

1962ko otsailaren 18an Eibarrek 8-0 irabazi zion Calahorrari Ipuruan. Egindako goletatik zazpi atsedenaldiaren ostean iritsi ziren. Hura izan zen denboraldi hartako gol-festa bakarra.

Armaginek lidergoan amaitu zuten denboraldi erregularra. Gol gehien sartu eta gutxien jaso zituen taldea izan zen (80:26). Igoera fasean, aldiz, Eldense taldaren aurka galdu zuen. Joanekoan 3-0 irabazi bazuen ere, itzulikoan 7-0 erori zen.

Calahorra erregional mailaera jaitsi zen urte hartan. Ipurua ohi baino beteago egon zen, 25. Jardunaldiko neurketan. Egun hotza baina eguzkitsua egin zuen.

Zelaian lokaztua zegoen, eta hori dela eta, lehen zatia nahiko orekatua izan zen. Errioxarrek kontraerasora ateratzeko aukerak izan zituzten, baina Pello Muniozguren atezain eibartarra bikain aritu zen arriskua aldentzeko.

Lehen zatian, eibartarrek gol bakarra egin zuten. Aguirrek eskuratu zuen hamaikagarren minutuan. Bigarrenean, aldiz, lehia guztiz desorekatu zen eta Eibarrek zazpi gol sartu zizkion Calahorrari.

Golak: 1-0, Aguirre, 11’. 2-0, Sanzek Urdampilletaren pasea 51’. 3-0, 57. minutuan, Sanzek veste behin Lozano atzelariaren pasea jaso eta gero. 4-0, Lopez Rekarte arrasatearrak egin zuen. Hurrengo biak Angel Linzoain bergararrak egin zituen, lehena ezkerrarekin eta bigarrena buruz. 7-0, Lopez Rekarteri egindako penaltia. 8-0koa Urdampilletak egin zuen.

Salinas epaileak zuzendu zuen partida. Etxekoen nagusitasunaren islada izan zen Eibarrek hamazazpi korner jaurti zituela.

Eibarren Pello atezaina, Lozano atzelaria, Linzoain aurrelaria eta Sanz ezker muturrekoa nabarmendu ziren. Lopez Rekarte "Bomba" abizen bereko futbolarien aita zen, eta horietako bi, José Ignacio 87tik 89ra eta Aitor 2009an, armaginak ere izan ziren.

Eibarren hamaikakoa honakoa izan zen: Pello, Lozano, Guillermo, Gil, Kaiku, Urdampilleta, Fernandez, Aguirre, Linzoain, Lopez Rekarte "Bomba" eta Sanz.

Erreportaje honetan agertzen diren datuak SD Eibar Fundazioaren Patronatuko kide Jesus Gutierrez historialari eibartarrak eman ditu.

Argazki-oinak

- Eibarrek 8-0 irabazi zion Calahorrari.

- Kaiku Eibarreko kapitaina eta Salinas epailea Calahorrako kapitainarekin eta linierrekin.

- Pello atezaina eta Marce Aizpun haurra, urte batzuk geroago Eibarreko zuzendari izan zena eta 1979an hil zena, Ipuruan ordezkari gisa debutatu baino egun batzuk lehenago. Bere koinatua zendu berri den Javier Gallastegui Eibarko zuzendari ohia ere izan zen.