Skip to main content
EU
Kluba

Gol-festak (XIX). Eibarrek 5 goleko erritmoan hasi zuen bataz beste 1963-1964 denboraldia

Linzoainek hat trick-a egin zuen Azkoyenen aurkako garaipenean (6-1)

Ligako lehen sei jardunaldietan sartutako 30 golei esker, Eibarrek bost goleko erritmoan hasi zuen 1962-1963 denboraldia.

Bigarren jardunaldia 1963ko irailaren 22an jokatu zen, Ipuruan. Armaginek 6 eta 2 irabazi zuten Azkoyenen aurka, Angel Linzoain aurrelari bergararraren hirukoarekin. Aurretik, lehen jardunaldian, Eibarrek 0-4 irabazi zuen Miranda de Ebron.

Hirugarren Mailako liga amaitzean, Eibar bigarren sailkatu zen Real Union txapeldunarengandik puntu bakarrera. 30 partidatan 91 gol egin zituen

Bigarren Mailara igotzeko promozioan Eibar salbuetsita geratu zen lehen kanporaketan, eta bigarrenean Ipuruan Nastic 4-1 mendean hartu bazuen ere, 3-0 galdu zuen itzulikoan. Berdinketa hausteko partida jokatu zen zelai neutralean. Eibartarrek 2-0 galdu zuten.

Azkoyenen aurkako partidan Lozano, Muñoa eta Castillo atzelariak nabarmendu ziren, zelai erdian Larrabeiti beteranoak eta aurrealdean Basaras, Garate eta Baque eibartarra. Horrez gain, Linzonain bikain aritu zen.

Golak: Lehena bigarren minutuan egin zuen Angen Linzoainek. Bigarrena Jose Antonio Baqué eibartarraren banakako jokaldi batean ostean iritsi zen. 3-0ekoa Linzoainek egin zuen beste behin, Jose Eulogio Garateren jokaldiaren ondoren. Linzoain berak egin zuen laugarrena. Atsedenaldira emaitza horrekin iritsi zen. Ipuruan bildutako zaleek txalo artean jaso zituzten jokalariak.

Bigarren zatian, Menok bosgarrena egin zuen esker oinarekin. Nafarrek gola eign zuten handik gutxira eta hamar minuturen faltan, Garatek sei eta batekoa egin zuen.

Moso epaileak Azkoyeneko bi jokalari egotzi zituen bigarren zatian, Mayayo eskuin hegalekoa eta Jose Luis aurrelaria.

Eibarren hamaikakoa honako izan zen: Felix Arrizabalaga "Aputxiano", Lozano, Muñoa, Castillo, Meno, Larrabeiti, Basaras, Baqué, Linzoain, Garate eta Jorge Iceta.

Zelaia egoera ezin hobean zegoen, nahiz eta sargori izan zen. Hurrengo eguna sonatua izan zen. Izan ere, ordu erdi eskasean, 19:30ak eta 20:00ak bitartean, Zaldibar eta Berriz artean urezko tronba handi bat bota zuelako. Lehenengo herrian Karmeldar Karitateko komentuko hiru moja hil ziren, horma bat hautsi eta komentuko sukaldera ura erori ondoren.

Erreportaje honetan agertzen diren datuak SD Eibar Fundazioaren Patronatuko kide Jesus Gutierrez historialari eibartarrak eman ditu.

 

Argazki-oinak:

- Jose Antonio Baqué bere lagunekin Ipuruan.

- Jorge Iceta ezker hegaleko zarauztarra.

- Felix Arrizabalaga garaikur bat ematen Chanchazelayn. Urriola, Irusta eta behean, gazteen artean, Txomin Iceta Arrate eskubaloi taldeko kapitain historikoa izango zena.