Skip to main content

GOL-FESTAK (XIII). Eibarrek lehen zatian 6 gol sartu zituen eguna

6-1 irabazi zion Azkoyen talde nafarrari 1960ko urtarrilean

There are no reactions yet. Be the first!

Eibarrek 6 eta 1 irabazi zion Azkoyeni 1960ko urtarrilaren 3an. Armaginek gol guztiak lehen zatian egin zituzten. 1959-1960 denboraldiko 16. jardunaldia zen eta neurketa Ipuruako zelai lokaztuan jokatu zen.

Eibarren Alberto Ormaetxea eskuin hegalekoa (Sansera joan aurreko denboraldia zen) eta Jose Luis Apellaniz erdilaria nabarmendu ziren.

Ormaetxeak eta Apellanizek, Chanchazelayn hasi zuten beren ibilbidea. Ondoren, Urkon jarraitu zuten, herriko lehen taldera igo arte. Aurrealdean, Roberto Guisasola eibartarra aritu zen. Hura ere Eibarreko formazio egitura osotik pasa zen, Chanchazelay eta Urko txapelketetatik, eta 19 urterekin debuta egin zuen lehen taldearekin 2. Iparraldeko multzoan, 55-56 denboraldian.

Eibarren hamaikakoa honakoa izan zen: Carlos, Ormaetxea, Zaldua, Zubieta, Muguruza, Apellaniz, Chuchin, Roberto, Urquieta, Aguirre eta Osa.

Taldearen oinarria osatzen zuten jokalariak ziren Ormaetxea hegaleko atzelaria, Zaldua erdiko atzelaria, Muguruza eta Apellaniz gaztea zelai erdian, eta azkenik, aurrealdean aritzen ziren Roberto eta Urquieta.

Nolanahi ere, trantsizio  urtea izan zen, eta horrek taldearen berrikuntza sakona ekarriko zuen, non ia ez zen geratzen Hirugarren Mailara jaitsi zen taldeko jokalaririk.

Golak. 1-0: Partida hasi eta bigarren minutura Urquietak aurreatu zuen taldea. 2-0: Handik 25 segundura, Aguirrek bigarrena egin zuen. 3-0 Roberto Guisasolak egin zuen 4-0: bost minutu geroago, Osak laugarrena penalti marratik. 5-0koa Aguirreren pasearen ostean Urquietak ezkerrarekin boleaz. 6-0: Atsedenaldira iritsi baino lehen, Robertok bere bigarren gola egin zuen. 23 minutuan Eibarrek bost gol sartu zituen.

Bigarren zatian Ipuruako ikusleek txistuak jo zieten jokalariei falta leporatuz. Amaierarako minutu baten faltan, nafarrek ohorearen gola lortu zuten Urretavizcaya.

Eibarrek 18 korner jaurti zituen (11 eta 7). Azcoyenek, aldiz, zati bakoitzean bat jaurti zuen. Hala ere, bigarren zatian Carlos atezaina izan zen Eibarreko jokalaririk nabarmenena.

Eibarren denboraldia, Antonio Mayo atezain ohiak entrenatua, oso kaskarra izan zen. Azcoyenen aurkako partidaren ondoren, taldea hamargarren postuan zegoen hamasei taldeen artean. Liga amaieran zazpigarren sailkatu ziren, baina lehen postuetatik oso urrun. Azcoyen azkena izan zen eta erregional nafarrera jaitsi zen. Mayok, Antonio Corralen bigarren entrenatzailea izanagatik, esperientz nolabaiteko esperientzia bazuen, baina ezin izan zuen taldea igoera promozioan sartu.

Bi denboraldi gehiago eman zituen taldearen buruan. Hurrengo urteetan, hirugarren eta txapeldun izan zen (61-62 eta 62-63), baina ostera ez zuen igoera promozioa gainditu.

Argazki-oinak:

- Ezkerrean irudian Roberto Guisasola eta eskuinean Muguruza.

 

- Antonio Mayo entrenatzailea. Aurrez atezaina eta Corralen bigarren entrenatzailea izandakoa.

- José Luis Apellániz euskarria.

- Karikatura Javier tabernan.