Skip to main content
EU

GOL-FESTAK (X). Hirugarren mailan, emaitza onen itzulera

Eibarrek 7-0 irabazi zion Oberenari 1958ko urrian

Berrogeita hamargarren hamarkadaren amaierna, Eibar Hirugarren Mailara itzuli zen, Bigarren Mailako Iparraldeko Taldean bost denboraldi eman ondoren.

1958ko urriaren 12an jokatu zen 1958-1959 denboraldiko bosgarren jardunaldian, armaginek 7-0 irabazi zioten Iruñeko Oberenari.

Hirugarren Mailara jaisteak taldearen eta entrenatzailearen eraldaketa sakona ekarri zuen, Antonio Corral entrenatzaile donostiarrak ere postua utzi baitzuen zortzi denboraldiz jarraian taldean egon ondoren.

Zazpi jokalarik bakarrik jarraitu zuten taldean: Kaiku kapitain beteranoa Granada utzi eta gero, Osa, Zaldua, Alberto Ormaechea eibartar gaztea, Muguruza eta Apellaniz.

Horiekin batera, erabakigarria izan zen Realak utzitako bi gazteren ekarpena. Paco Araquistain aurrelari eibartarra (57-58) eta Juan Cacho ezker hegaleko jokalaria nabarmendu ziren.

Oberenaren aurkako partidaren egunean, euria gogotik ari zuen arren, ikusle dezente joan zen Ipuruara. Lokatzak erabat baldintzatu zuen partida. Zelai erdian Kaiku antolatzaile gisa aritu zen, Cuqui Bienzobas donostiarraren agindupean.

Oberenaren historiako lehen bisita zen Ipuruara. Hala, lehia hasiera, Kaiku kapitainak talde nafarraren Esquisabel kapiatinari banderatxoa eman zion Lucas epailearen aurrean.

Lehen ordu erdia jokatu eta gero, markagailua hasierakoa zen. Ondoren, Eibarrek ordubetean zazpi gol egin zituen, horietako bi atsedenaldira iritsi aurretik.

Nafarren jokalari nabarmena 18 urteko Ignacio Zoco atzelari gaztea izan zen. Gerora 60 eta 70eko hamarkadetan Espainiako futboleko persona garrantzitzua izan zen. Hiru denboraldi egin zituen Osasunan eta hamabi Real Madrilen. Talde horretako kapitaina izan zen, eta, besteak beste, zazpi Liga, bi Kopa eta Europako Kopa bat irabazi zituen. Selekzio absolutuarekin bi Munduko Txapelketa jokatu zituen eta 1964ko Eurokopa irabazi zuen.

Urte batzuk geroago, Zokok Ipuruan jokatu zuen 59-60 denboraldian Iruña taldearekin. 1960tik aurrera Osasunan sartu zen.

Golak:

1-0: 31' Ametxaren pasea Boliñagak Zuñiga atezaina gainditzeko.

2-0: Atsedenaldira iritsi aurretik, Domingok bigarrena.

3-0: Bigarren zatiko lehen minutuan Araquistainen gola.

4-0: 58. minutuan Paco Araquistain eibartarrak berriro, buruz.

5-0: 76 'Cacho beasaindarraren erdiraketa eta Bolinagaren gola.

6-0: 86’ Domingoren bigarrena

7-0: Lehiaren azken minutuetan, Kaiku kapitainaren gola.

Ondorioz, hiru jokalarik bi gol egitea lortu zuten (Domingo, Araquistain eta Bolinaga).

- Eibarren hamaikakoa honakoa izan zen: Gastesi, Jauregui, Zaldua, Huertas, Kaiku, Osa, Domingo, Bolinaga, Paco Araquistain, Ametxa eta Juan Cacho.

Ligaren amaieran, Logroñes izan zen txapelduna eta Eibar bigarren geratu zen hiru puntura. Armaginek ez zuten Bigarren Mailara igotzea lortu promozioan. Oberena, berriz, azkena izan zen eta erregionalera jaitsi zen.

Erreportaje honetan agertzen diren datuak SD Eibar Fundazioaren Patronatuko kide den Jesus Gutierrez historialari eibartarrak eman ditu.

 

Argazki-oinak:

-  Ignacio Zoco Ipuruan, buruz baloi bat aldentzen.

-  Ignacio Zaldua atzelaria.

- Juan Cacho esker hegalekoa

- Bigarrena aulkian ezkerretik Cuqui Bienzobas entrenatzailea. Lehena eskuinetik Tomas Aguirre ordezkaria.