Skip to main content
EU
Kluba

Gizonezkoen lehen taldeak froga mediko ezberdinak egin ditu IMQn

IMQ Eibarreko aseguru mediko ofiziala da 2016/2017 denboraldiaz geroztik

Gizonezkoen lehen taldea Zorrotzaurreko IMQko Kirol Medikuntzako unitatean izan da aste honetan hainbat proba mediko egiteko. Mendilibarren mutilek duela astebete hasi zituzten entrenamenduak eta bihar jokatuko dute aurredenboraldiko lehen lagunartekoa jokatuko dute (Atxabalpe, 19:30).

Denboraldi-aurrea egiten ari diren taldekide guztiak klubeko aseguru mediko ofizialetik pasatu dira dagoeneko, Goi-mailako azterketa medikoak hainbat alderdi barne hartu ditu. Lehenik, balorazio zineantropometrikoa egin zaie (pisua, altuera eta tolesturak). Ondoren, jokalariak atsedenean baloratu dira (bihotzeko auskultazioa, biriketako auskultazioa, elektrokardiograma eta tentsio arteriala). Hurrengo urratsa, jokalariei ekokardiografia bat (bihotzaren ekografia bat) egitea izan da, azterketa zabaltzeko eta miaketan, elektrokardiograman eta esfortzu frogan oharkabean izan daitezkeen kardiopatia batzuk detektatzeko.

Jarraian, armaginek laktatoekin gehieneko esfortzu proba egin dute, jokalari bakoitzaren maila aerobikoa eta anaerobikoa aztertu eta entrenamendu saioak hobeto programatu ahal izateko.

Duela aste batzuk emakumezkoen lehen taldearen txanda izan zen. Haiek ere Zorrotzaurreko IMQn ziren froga ezberdinak gainditzeko.

IMQ SDEibarren aseguru-etxe mediko ofiziala da 2016/2017 denboraldiaz geroztik. Azterketa zein froga guztiak Kirol Medikuntzako Unitatean egin dituzte. Bertan, punta-puntako teknologia dute, eta kirolaren kardiologian eta medikuntzan espezializatutako medikuak dituzte, errehabilitazio- eta fisioterapia-zerbitzuez gain.