Skip to main content
Fundazioa

Genuine taldea denboraldiari ekingo dio Tarragonan.

There are no reactions yet. Be the first!

SD Eibar Fundazioak asteburu honetan hasiko du 2025/26 denboraldiko LaLiga Genuine ikasturtea. Armaginen taldea hiru partida zirraragarrirekin estreinatuko da Salouko Mediterranean Sports Hub-en, lehiaketaren lehen faseari dagozkionak.

Armaginek Real Betis Balompié-ren aurka egingo dute debuta azaroaren 22an, larunbatean, 12:00etatik aurrera. Arratsaldeko saioan Levante UD EDI taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak (17:30etan), larunbateko jardunaldia horrela itxiz. Azaroaren 23an, igandean, RCD Mallorca-ren aurkako norgehiagokarekin osatuko dute estreinaldia, 11:00etan.

Bigarren fasea, denboraldi honetan bere 8. edizioa betetzen duena, bi egoitzatan ospatuko da: Cadiz eta Gijon. Lehenengoa urtarrilaren 31tik otsailaren 1era izango da Cadizko Bahia Kirol Hirian, eta bigarrena martxoaren 7an eta 8an jokatuko da Mareoko Futbol Eskolan.

Granada eta Burgosetik igaro ondoren, apirilean eta maiatzean, hurrenez hurren, LaLiga Genuine-k lehiaketari amaiera emango dio Fase Finalarekin, Las Rozas-eko (Madril) Futbolaren Hirian ekainaren 19tik 21era ospatuko dena.

Deialdia:

Iván Urrutia (P), Xabi Mantecón (P), Markel Barrocal, Leire González, Naydem Aramburu, Iker Atienza, Aritz Morales, Íñigo Ugarteburu, Iker Muxika, Gorka Beitia, Asier Kyril Pereira, Guillermo Mauleon, Imanol Freiria, Víctor Lumbreras, Ander Arce eta Gorka Rementeria.

Talde teknikoa:

  • Lehen entrenatzailea: José Ignacio Santa Inés
  • Bigarren entrenatzailea: Josu Morcillo
  • Koordinatzailea: Ander Romarate
  • Langileak: Andrea Aguado eta Aitor Orbea