Skip to main content
Lehen Emakumezkoen Taldea

Gema Gines, emakumezkoen lehen taldearen errefortzu berria

CDE Racing taldean aritu zen joan den denboraldian

There are no reactions yet. Be the first!

Eibarrek Gema Gines jokalaria kontratatu du emakumezkoen lehen talderako. Asturiaseko defentsak denboraldi baterako sinatu du.

Aurreko denboraldian CDE Racing taldean aritu zen. Aurretik, Real Oviedo taldean aritu zen, 2017-2018 denboraldian Bigarren Mailako liga txapelketa lortuz eta 2018-2019 denboraldian Reto Iberdrolara igotzea lortuz.

Azken denboraldian, Reto Iberdrola ligan, Gemak lehen sei partida jokatu zituen CDE Racing taldearekin, belauneko lesio batek denboraldia uztea behartu zuen arte. 24 urteko jokalaria bere erreabilitazioaren azken txanpan iristen da talde armaginera.

Ongi etorri, Gema!