Skip to main content
Lehen Taldea

Gehiago merezi arren, Eibarrek Getaferen aurka 0-1 galdu du

Mendilibarrenek ahalegin ugari egin dituzte, baina ez dute ate aurrean asmatu

There are no reactions yet. Be the first!

Eibarrek 0-1 galdu du Ipuruan Getaferen aurka, Ligako 35. jardunaldian. Talde armagina jokoan nagusi izan da, batez ere bigarren zatian, baina ez da azken metroetan fin ibili, eta aurkari serio eta zorrotz baten aurka punturik eskuratu gabe geratu behar izan da azkenean. 

22. minutuan iritsi da neurketako gol bakarra. Oliverak egin du, buruz, baloia ondo gurutzatuz. Hortik aurrera Eibarrek ahalegin ugari egin ditu, baina ezinezkoa izan zaio markagailua iraultzea.