Skip to main content
Harrobia

Gazteen Nazional Ohorezko Mailako taldea aurredenboraldia hasi da

Ivan Francok irailaren 4an hasiko den A gazte mailako entrenatzailea izaten jarraituko du

There are no reactions yet. Be the first!

Nazional Ohorezko Mailan ari den Eibarreko gazteen lehen taldeak aste honetan hasi ditu aurredenboraldiko entrenamenduak.
A gazte armaginak, iraileko lehen asteburuan liga hasiko duenak, Ivan Francoren aginduetara jarraituko du.
21 jokalarik osatzen dute taldea, eta horietatik bostek joan den denboralditik jarraitzen dute, beste zortzik Juvenil Nacionaletik datoz eta beste zortzik beste talde batzuetatik: Llorenç Ferres (Olot), Oier Llorente (Getxo), Ander Yarza (Arenas), Marcos Pérez (Villegas), Manex Landa (Real Sociedad), Iker Zubiria (Txantrea), Hugo García (Osasuna) eta Beñat Hurtado (Athletic).
Talde teknikoa, Ivan Franco buru duela, Egoitz Zárraga (bigarren entrenatzailea), Carlos de Blasis (prestatzaile fisikoa), Iker Ganboa (atezainen entrenatzailea), Jon Kepa Canibe (ordezkaria), Erlantz Acebedo (analista) eta Galder Saiz (fisioterapeuta) dira.
Taldeak sei lagunarteko partida jokatuko ditu guztira, lehenengo partida abuztuaren 6an izango da, Vasconia donostiarraren aurka.