Skip to main content
EU
Harrobia

Gazte Mailako A taldea hurrengo faserako sailkatu da

Ohorezko Nazional Mailan lehiatzen den gazte mailako taldeak hurrengo faserako txartela lortu du, II. multzoko B azpitaldeko lehen bosten artean sailkatu eta gero. Eibartarrek fase erregularra amaitzeko hiru jardunaldiren faltan lortu dute sailkapena.

Jokin Aranbarrik zuzentzen duen taldeak bigarren fase batean arituko dira A azpitaldeko lehen bost sailkatuekin batera. Bertan, Txapeldunen Koparako txartela egongo da jokoan. Armaginek lehen fasean jokatu ez dutenen aurka jokatu beharko dute itzuli bakarrean. Lehen sailkatuek eta zazpi multzotako bigarren onenak Txapeldunen Kopa jokatzeko aukera izango dute.