Skip to main content
EU
Kluba

Gazte Armagiñak bere lagunartea ofizialdu du

Lagunartea, Indar Armagiña bezala gehiago ezagutzen dena, 2001ean jaio zen

2001 urtea zen gazte talde batek, talde armagina animatzeko asmoz, Indar Armagiña lagunartea sortzea erabaki zuenean. Hala ere, joan den azaroan ofizialdu zuten euren lagunartea Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistroan izena eman ostean.

Euren izena ere egokitu dute, orain Gazte Armagina deituko delarik. 118 kidek osatzen dute lagunartea.