Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Garitano: “Bakarrik daukagu buruan hurrengo partidua”

Eibar eta Andorra "bi talde ausarta garela” uste du armagin entrenatzaileak

Gaizka Garitanok adierazi du taldeak "biharko partidua bakarrik" duela buruan

Bihar Ipuruan jokatuko den partidaren atariko prentsaurrekoan, armagin entrenatzaileak azpimarratu du Eibar eta Andorra "bi talde ausarta garela”

 

AZKEN TXANPA

“Azkenengo txanpan gaude, txanpa luzea. Hamar partido asko dira, 30 puntu jokoan oraindik eta bakarrik daukagu buruan hurrrengo partidua, biharkoa. Irabazten badugu, hiru puntu gehiago izango dira eta hor jarraituko dugu. Hori da dakigun gauza bakarra eta importa zaigun gauza bakarra”.

“Lehenengoak goaz  eta saiatu behar gara hori mantentzen. Badakigu ez dela erreza izango, baina  gure esku dago. Partidutik partidura joan behar gara, pentsatu bakarrik Andorran, nola irabazi, nola saiatu heurei aurre hartzen. Hortik aurrera pentsatzen alperrikakoa da”.

ANDORRA

“Albaceterekin batera aurten dagoen talderik innobatzaileena edo gauza berriak sartzen dituena da. Oso ondo jokatzen dute futbolean. Heuren kontra jokatzen dugun guztiontzat oso zaila da. Moldatu beharko gara heuren jokora eta beraieei era tokatuko zaio  gure jokora moldatzea”.

“Andorran egun hartan ez ginen ondo egon eta heurak oso ondo egon ziren eta ondo irabazi ziguten.  Espero dugu partidu hau desberdina izatea jakinda heurak nola jokatzen duten, ondo ezagutzen ditugu, heurak ere oso ondo ezagutzen gaitue. Ea partidu polit bat ikusten den. Ez dut uste guk aldatuko dugunik ezer eta heurak ere ez dute aldatuko, azkenean bi taldeek futbola horrela sentitzen dugulako”.

AUSARDIA

“Gu baino ausartagorik ez dut ezagutzen, guk arrisku handiak hartzen ditugu, oso goian estutzen dugu normalean. Heurak ere arriskuan hartzen dituzte atzetik jokatzen dutelako. Bi talde ausarta gara, bakoitza gure estiloan. Suposatzen dut partidu polit bat ikusiko dugula”.

IPURUA

“Etxetik kanpo oso ondo gabiltza, baina etxean baino hobeto inon ez. Gure zaletuekin oso gustora gaude. Pozik gaude berriro Ipuruara bueltatzaegatik”.