Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Garitano: Badakigu kapaz garela han irabazteko partidu on bat egiten badugu

Eibarreko entrenatzailearen ustez, etxetik kanpo erakutsi dugu daukagun ahalmena

Gaizka Garitanok adierazi du “badakigu kapaz garela han irabazteko partidu on bat egiten badugu”

Bihar Mendizorrotzak Deportivo Alavesen aurka jokatu aurreko prentsaurrekoan, Eibarreko entrenatzaileak esan du “etxetik kanpo erakutsi dugula daukagun ahalmena”.

 

FINALA

Final bat da. Irabazi behar dugu, badakigu. Denboraldia hasieran helburu hain zail bat jartzen duzunean badakizu holako zelaietan irabazi behar dala. Igoera bat lortzeko ez da 50 puntu egin behar dituzun bezela. Merezi behar da igotzea ere bai, eta merezteko Moenzirrotzan irabazi behar da. Hori oso argi daukagu”.

“Hasieran partidu normal bat egin behar dugu, beti bezala. Ez dut uste ezer berezirik egin behar dugunik. Eibar beti ateratzen da irabaztera, etxetik kanpo jokatzen dugunean beti ateratzen gara irabaztera, beraz alde hortatik ez da mentalki asko aldatuko”.

GOREBEHERAK

“Horrelako partidutan gorabehera handiak izaten dira eta beti egon behar zara prest aurrera egiteko ta konpetitzeko”.

ETXETIK KANPO

“Badakigu kapaz garela han irabazteko partidu on bat egiten badugu. Badakigu heurak talde ona direla ere bai, baina gu ere bai, eta etxetik kanpo erakutsi dugu daukagun ahalmena . Horrelako partiduak iristen direnean finalak dira, politak jokatzeko. Gogoz gaude”.

BERDINTASUNA

“Playoffen partiduak oso berdinduak izaten dira, pasa dan astean ikusi genuen bezela eta detaile txikitan egon daiteke partidua”.