Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Garitano: "Partida zaila izango da, gol gutxirekin erabakiko da"

Entrenatzaile armaginak Lugok etxean erakutsitako ibilbidea azpimarratu du

Gaizka Garitanok prentsaurrekoa eman du gaur, Lugaren aurkako partidaren atarian (Igandea, 16:00). Armaginak Galiziara abiatuko dira bihar eta bertan azken saio bat osatuko dute. Garitanok "partida zaila" iragarri du, "Gol gutxirekin erabakiko dena".

NEURKETA

"Etxetik kanpoko partidak beti dira zailak. Dena berdintzen da kategoria honetan".

"Partida zaila da. Partida gol gutxirekin erabakiko da.  Duela bi asteko Fuenlabradaren aurkako artidaren antzekoa izango da. Partida itxia, emaitza motzarekin. Ez dut inoiz partida errazik ikusi Lugon, sufritzea tokatzen da beti".

AURKARIA

"Irabaztetik datoz. Horrek konfiantza emango zien. Iaz jaitsieratik oso gertu zeuden eta oso erreakzio ona izan zuten denboraldi amaieran".

"Etxean ibilbide ona daraman taldea da Lugo. Ruben Albések hartu zuenetik indartsu aritu dira Anxo Carron. Talde askok sufritzen dute hor. Denboraldi honetan ikusi dugu, joan eta galdu egin duten talde indartsuak".

DEIALDIA

"Oscar Sielva ez dago. Ez du bidaiatuko, pubisean arazoak dituela eta. Deialdian Arbilla eta Fran Sol sartuko dira, hilabete batzuen ondoren taldearekin entrenatzen ari dira. Ondo daude, bi jokalari gehiago dira erabili ahal izateko".

ARBILLAREN ITZULERA

"Arbilla oso garrantzitsua da guretzat. Gure kapitaina da eta funtsezko gizona. Venancioren bajarekin norbait berreskuratu behar genuen. Etxeita eta Burgos ondo ari dira, baina ordezkorik gabe daude. Erdiko atzelari bat gehiago edukitzeak txandakatzeko aukera ematen digu".