Skip to main content
Lehen Taldea

Garitano: "Oviedo une gozoan dator, baina etxean eroso sentitzen gara"

Eibarreko entrenatzaileak uste du "pazientzia" beharko dela talde "oso solidario" bat mendean hartzeko

There are no reactions yet. Be the first!

Gaizka Garitanok adierazi duenez, Real Oviedo "une onean" iritsiko da Eibarrera, baina "gu etxean eroso sentitzen gara".

Bihar Ipuruan jokatuko den partidaren atarian (21:15), entrenatzaile armaginak azpimarratu du "pazientzia" beharko dela aurkari "oso solidarioa" gainditzeko, eta gauzak "oso zail" jarriko dituela.

Porrota Valladoliden

"Sei egunetan hiru partida dituzunean ez dago denbora askorik irabazten duzunean ospatzeko, ezta galtzen denean buelta asko emateko ere. Atzo Valladolideko partidan hobetu daitezkeen gauzak zuzentzeko tartea zan dugu eta gaur biharko aurkariarengan pentsatzeko. Taldea ondo dago, bagenekien generaman bolada ona amaituko zela".

Real Oviedo

"Ia aurkari guztien aurka jokatzen ari gara bere unerik onenean. Gehiagora joan den taldea da, Cucok lan bikaina egin du eta talde erregularra da. Ez du egun txarrik. Beti ondo lan egiten du. Defentsan, egituran eta lanean ondoen antolatuta dagoen taldeetako bat da. Borja Baston gol asko egiten ari da. Geldikako jokaldietan jende altua dute. Ez dizu erraz jokatzen uzten, ez zara eroso sentitzen haien aurka. Oso ondo egiten dute lan baloirik gabe, oso talde solidarioa da".

"Oviedok Eibarrek baino izen gehiago du, Oviedoren historia hor dago. Zaletasun eta historia handiko taldea da Lehen Mailan. Bere proiektua sailkapen erdialdetik gorako taldeekin borrokatzeko da".

Ziganda

"Oso entrenatzaile ona da. Hurbiletik lan egitea tokatu zaigu eta berarekin aldagela partekatzeko aukera izan nuen jokalariak ginenean. Asko estimatzen eta miresten dudan norbait da".

Lehia

"Gu ondo egoten eta jarriko diguten zailtasuna jakiten saiatu behar gara. Ipuruan gustura gaude, jokoz ondo gaude. Aurkari handien aurka partida onak egitetik gatoz, baina partida bakoitza zaila da. Pazientzia izan beharko dugu eta partida zail baten zain egon".

"Partiden erritmoa asko jaisten da talde bat markagailuan aurretik jartzen denean. Lehenago markatzeak zure jokoa egitea errazten dizu, kontrako taldea gorago joaten da normalean eta zuk espazio gehiago duzu. Alde horretatik, garrantzitsua izango da, beti bezala, lehenengo gola egitea".

Ipurua

"Gaua da, ia negua, baina aurten Ipuruara etorri den jendeak ondo pasatu duela uste dut, futbol ona eta golak ikusi ditu, taldea borrokan ikusi du. Uste dut asko dugula eskertzeko partiden une zailetan hor egon direla. Ipuruak estutzea behar dugu, gu etxetik kanpo goazenean bezala. Asko laguntzen digu jendea egoteak eta laguntzeak, orain arte beti izan den bezala".

Fernando Llorente

"Llorentek hiruzpalau saio daramatza taldearekin. Gogotsu dago, baina berde dago oraindik, entrenamendu gehiago behar ditu, jarduera falta luze samarretik baitator. Deialdian sartzea da asmoa, dinamikan sartu nahi dut, beste bat gehiago senti dadila eta beti jokatzeko gertu egon dadila. Egunetik egunera hobeto egotea da helburua. Ez da 4 edo 5 egun irauten duen prozesu bat ".