Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Garitano: "Gure indarra Ipurua izan behar da"

Tekniko urdingrana gaur prentsaurrekoan asteburuko Huelvako Recreativoren aurkako partiduaren inguruko prebiaz jardun da.

Bere taldea pasatzen ari den egoeraz jakitun, Gaizka Garitanok, 180 graduko bira eman du bere diskurtsoan eta orain unez gozatu nahi du: "Hobe de motel pasatzea, gehiago disfrutatzeko. Egoera pribilegiatu batean gaude". 7 jardunaldiren faltan, 4 puntuko abaintaila dauka taldeak.

Recreativoren aurkako neurketaren inguruan, Deriokoa, badaki asko dagoela jokoan: "Arerio zuzen bat izanda, hiru puntu baino gehiago dira". Baita partiduaren zailtasuna ere: "Orain partidu guztiak giltzarri dira eta erabakigarriak".

Azkenik eta gauza guztien gainetik, Garitanok zelai faktoreari garrantzi handia ematen dio. Berriro ere, Ipuruak neurketa oso garrantzitsua bizi izango du eta misterrak argi dauka: "Giltza etxean dago. 7 partidutik, 4 etxean dira. Gure indarra Ipuruan izan behar da". Etxeko azkenengo partiduetan bizitako bolada txarra dela eta "Jendeari poz bat eman nahi diogu, hiru partidu daramatzagu etxean irabazi gabe", baieztatu du S.D. Eibarreko entrenatzaileak.