Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Garitano: "Guretzat ez da erreza izango, baina beraientzat ere ez"

Gaizka Garitano, S.D. Eibarreko entrenatzailea, gogo eta konfidantzaz beterik, biharko norgehiagoka "ilusio askorekin" aurre egiten diola adierazi du eta liderra jasotzearen motibazioarekin

Teknikoak neurketa hau ratxa apurtzeko aukera bat bezela ikusten du eta futbol ona erakusteko: "Bi partidu jarraian galtzetik gatoz, ez zaigu galtzea gustatzen eta egoera apurtu nahi dugu, ea bihar ahal dugun" baieztatu du.

"Etxean jokatzen dugu Izen handiko arerio baten aurka, jokalaria banintz gogo askorekin egongo nintzateke" adierazi du Garitanok, nahiz eta aurkaria ondo ezagutu, ez dauka beldurrik, guztiz alderantziz: "Partiduari ilusio askorekin aurre egiten diogu, edozein jokalariri gustatzen zaio tamaina honetako neurketak jokatzea, eta nahiz eta partidu errazik ez izan, konfidantza asko daukat".

Armaginei dagokionez: "Espirituz eta gogoz oso fuerte gaude" eta erronka hausnarturik, argi dauka "Guretzat ez da erreza izango, baina beraientzat ere ez".

Taldeak dituen bajei erreparatuz, hain zuzen Lillo eta Albentosa txartelen pillaketaz eta Yuri txartel gorria ikusita azken partiduan, entrenatzaile armaginak ez ditu baja hauek erabakigarriak direla uste partiduari begira: "Ez dago arazorik, jendea falta da baina jokatuko dutenengan konfidantza daukagu. Bajak ez dira aitzaki bat izango gauzak ez badira ondo irtetzen".