Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Garitanok ez du Eibarren jarraituko datorren denboraldian

Gaizka Garitanok ez du SD Eibarko gizonezkoen lehen taldean jarraituko hurrengo denboraldian. Talde armaginak eta Derioko entrenatzaileak euren bideak banatzea erabaki dute. Garitanorekin batera, Patxi Ferreirak ere ez du taldean jarraituko.

Garitanok 228 partida zuzendu ditu SD Eibarren, taldearen entrenatzaile izan den bi etapetan. Lehen etapan talde armagina Bigarren B Mailatik Lehen Mailara igotzea lortu ondoren, prestatzaile bizkaitarrak berriro hartu zuen taldea iazko denboraldian. Joan zen denboraldian Eibarrek Gironaren aurkako igoerako play offean galdu zuen. Denboraldi honetan taldea play offetarako sailkatu da berriro, baina Alavesek kanporatu du.

SD Eibarrek eskerrak eman nahi dizkie bai Gaizka Garitanori bai Patxi Ferreirari bere profesionaltasun eta dedikazioagatik ere, eta etorkizunerako zorterik handiena opa die.