Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Garitano: «Lider izatea taldeak irabazi duen pribilegioa da, eta hilzorian defendatu behar dugu»

Eibarreko entrenatzaileak azpimarratu du erasora eta baloiak irabaztera zelairatuko dela taldea

Gaizka Garitanok adierazi duenez, lider izatea ohorea eta pribilegioa da, eta taldeak irabazi egin du ta hilzoria defendatu behar du.
Larunbatean El Toralinen Ponferradinaren aurka jokatu aurreko prentsaurrekoan, Eibarreko entrenatzaileak azpimarratu du bere taldeak “gure jokoa egiteko, erasotzeko eta irabazteko asmoarekin” egingo diola aurre partiduari.

 

ELURRA

“Elurra etorri da ta moldatu egin behar gara lan saioetara. Ikusiko dugu partidu orduan Ponferradan nola dagoen zelaia, baina hau txapelketa luzea izanik ta hainbeste partidu egonik, beti baldintza ezberdinetan jokatu behar da. Danatara moldatu behar zara eta eguraldia danontzat de berdina”.

KANPOAN JOKATU

“Gustorago jokatzaen dugu etxean, logikoki, baina talde guztiak bezela. Guk asko ezkertzen dugu gure zaletuen laguntza, baina etxetik kanpo ere oso ondo moldatu izan gara eta partidu oso onak egin ditugu be bai. Zelai zail batera goaz ta partidu ona egitera goaz. Uste dut ahalmen hori badaukagula ta gogoa ere bai”.

PONFERRADINA

“David Gallegorekin taldea hobeto dago, emaitza hobeak eta itxura hobea, ta talde bat da historikoki etxean eta etxetik kanpo ezberdin jokatzen duela eta etxean askoz indartsuagoak direla. Uste dut etxean Ponferradinak jokatzen duenean bere bertsiorik onena beti ematen dute. Gu ondo gaude, badakigu nora goazen eta zer egin behar dugun ta hori da garrantzitsuena”.

IRABAZTERA

“Lehenengoaren kontra jokatzen duzunean beti gehiago ematen duzu badakizulako partidua zaila dala. Goian egoteko etxean irabazi behar duzu ta kanpoan ere bai. Orain arte egin dugu, zailagoa da beti kanpora zaoazenean, baina irabaztera goaz”.

“Nire ustez garrantzitsuena izango da gu izatea, goian estutzea, gure jokoa egitea, baloia hartzea, erasora joatea, erritmo handia ematea partiduari. Gu izanda beti gertuago egongo gara irabaztetik”.