Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Garitano: “Lehenengoak egotea gustatzen zaigu eta hor jarraitu nahi dugu, baina ez diogu sailkapenari begiratzen”

“Malagan irabazi genuenetik heurak hobetu dute ta hartu dute martxa bat”

Gaizka Garitanok Eibarrek egun duen lidergoari dagokionez esan du “lehen postuan egotea gustatzen zaigula eta hor jarraitu nahi dugula, baina ez diogu sailkapenari begiratzen”.

Igandean Ipuruan (14:00etan) Malagaren aurka jokatu aurreko prentsaurrekoan, armaginen entrenatzaileak azpimarratu du “Malagan  irabazi genuenetik heurak  hobetu dutela ta hartu dute martxa bat”

 

MALAGA

“Ez daude gaizki, orain hobeto daude. Ikusten baduzu ze jokalari dituen, taldea egina dago igotzeko. Denboraldi aurretik faboritoen artean Malaga zegoen zalantza gabe eta ikusten baduzu hamaikakoa, jokalari handiko jokalariak dira. Ikusita hobetu dutela, azkenengo bi hilabetetan maila hobe bat daukate”.

“Hemen urte askotan egon naiz entrenatzaile edo jokalari eta lehen faborito ez ginen inoiz izaten eta askotan irabazten genuen. Faborito izateak ez dizu punturik ematen. Beharbada denboraldiaren hasieran gu Malagarekin konparatuta ez ginen hain faborito. Orain sailkapenak zulo bat erakusten du, baina beharbada gaur denboraldia hasiko balitz, danak esango genuke Malaga talde onenen artean dagoela liga honetan, jokalariz jokalari hartzen baduzu. Errespetua izan behar dugu lehenengo eta jakin partidu ona egin behar dala eureei irabazteko”.

“Partidu guztiak desberdinak izaten dira. Egon naiz ikusten Malagaren emaitzak han irabazi genuenetik eta partidu danak dira 1-0, 1-1, 1-1, 2-1… partidu guztiak edo berdinketak edo bategatik irabazi dute. Han irabazi genuenetik heurak be hobetu dute ta hartu dute martxa bat. Egia da kostatzen zaie irabaztea, baina berdinketa asko lortu dituzte”.

BERRIRO IRABAZTEA

“Zaila izaten da bi partidu jarraian etxean irabaztea. Aurrekoan irabazita bigarren irabaztea oso garrantzitsua izango zan hemendik aurrera kontua atzera doalako partidutan. Bigarren itzulia hasten danean irabazten duzun bakoitzean pauso handi bat da”.