
Garitano: "La Romareda bezalako zelaietan irabazteak prestigioa eta konfiantza ematen du"
Eibarreko entrenatzaileak duela bi aste Andorran jokatutako partida jarri du erreferentzia moduan, “ondo egin ez ziren gauzak zuzentzeko”
Gaizka Garitanoren esanetan, Romareda bezalako zelaietan irabazteak, puntuez gain, “prestigioa eta konfiantza ere ematen du”.
Bihar Real Zaragozaren aurka jokatu beharreko partidaren aurreko prentsaurrekoan, Eibarreko entrenatzaileak duela bi aste Andorran jokatutako partida jarri du erreferentzia gisa, taldeak 2-0 galdu baitzuen, 2ondo egin ez ziren gauzak zuzentzeko”.
PARTIDU HANDIA
“Gogoekin gaude partidu hontarako. Partidu handia da, zelai handi baten, talde on baten kontra eta baikor gaude partidu aurretik”.
“Ez dut uste Zaragoza gaizki hasi danik. Partidu guztietan erakutsi du bere sendotasuna, azkenengoa izan ezik . Oso gol gutxi jasotzen ditu . Partidu guztiak bezala, bigarren mailan ez da partido errezik eta espero dugu partidu on bat egitea ta hiru puntuak ekartzea”.
ETXETIK KANPO
“Inork ez du berdin jokatzen etxean ete etxetik kanpo. Etxetik kanpo partiduak zailagoak dira danontzat, ez guretzat bakarrik. Eredutzat hartu dugu Andorran jokatu genuen partidua gauzak ez errepikatzeko eta hobeto egiteko. Hori landu dugu, hori argi daukagu. Baina nahiz eta gauzak ondo egin beti dago arerio bat eta hori ere kontutan hartu behar da. Ondo egin beharko dugu gauzak, bai erasoan, bai atzekaldean han irabazteko”.
“Etxean kriston sendotasuna erakutsi dugu eta etxetik kanpo ez. Seis golak hartu ditugu etxteik kanpo eta hortik hasi behar da. Baina han irabazteko ez du balio bakarrik ondo defenditzea baizik eta erasora joan behar gara. Gol gehien sartu dugun taldea gara, erasora joaten garen talde bat gara, aukerak egiten dituena, goian presionatzen duena. Gu bagara, gertuago egongo gara eta aukera gehiago izango ditugu irabazteko”.